BARtulu

SArtu ETA geldiTU

Su Ta Gar

bartulu 1456131354110 BARtulu | 2007-10-10 21:45


freebatasuna!

bartulu 1456131354110 BARtulu | 2007-10-05 17:17

Hitzik gabe geratu gara TULU-n!! Gauzak berdin jarraitzen dutela jabetu gara, baina gauzak garbi, EZ DA GARZONADA!! Espainiar estatuaren anikilazio kanpainaren atal bat besterik ez da, ezker abertzalearen kontrako anikilazio kanpaina! Gaur arratsaldean, BARtulu itxi ta danok manifara!!


La GUERRILLERA

bartulu 1456131354110 BARtulu | 2007-08-04 12:36

-Abuztua iritsi dela eta orain denbora izango dugu lasai egoteko, BARtulu zabalik egongo da, Iratxek pelikularenbat astero jartzearen ideia eman zidan eta beno, helatuak jaten ditugun bitartean zinearen munduan murgilduko gera. Lehenengo pelikula Iratxek berak ekarri du, FARC-en sartzen den neska bati buruzko pelikula bat dugu, bera nahiko guerrillaria da eta ez dakit berak ere pelikularenbat egingo digun ere!!  


ARNALDO ASKATU !!

3
bartulu 1456131354110 BARtulu | 2007-07-25 20:54

ARNALDO ASKATU!! Aspaldiko partez TULUn gaudenok egungo egoerari buruz hitz egiten hasi eta iada bi hilabete badirela gatazka politiko zein armatuaren konponbiderako bitartekari garrantzitsu bat bahiturik dela. Telebista kateek ez dituzte bahituriko egunak kontatzen, talde "demokratikoek" ez dute kondenatzen eta guk zuritoak edan besterik ez dugu egiten. Batasunak webgune bat martxan jarri berri du( http://www.arnaldoaskatu.org/ ), egoera hau salatu eta elkartasuna bidez Arnaldoren kaleratzea exigituz. Bertan gaudenok behintzat sinatu eta salatzeko konpromisoa hartu dugu! TULUn sartzen...


La REalIDAd eS otrA

bartulu 1456131354110 BARtulu | 2007-06-29 17:36

La realidad es otra Cerrad los ojos como habéis hecho históricamente, e imaginad… imaginad y negar la realidad. Cerrad los ojos, imaginad y alargad eternamente el conflicto armado. Imaginad un mundo que no existe. Un mundo en el que hay una lengua impuesta, extraña, que suena extranjera. Una lengua ajena y desconocida. Una lengua que los abuelos nunca hablaron y que los jóvenes apenas utilizan. Una lengua que es más que una imposición cultural, es una imposición política. Una lengua que provoca rechazo y enfrentamiento. Imaginad un mundo que no existe. Un mundo en el que hay una polí...


-Tulun ekimen kulturalak prestatzen hasteko garaia dela iruditzen zaigu bertako lagunei, musika taldeak, antzerkiak, pelikula emanaldiak eta horren interesgarriak izaten diren monologoak, umorez josita izaten diren monologoak, tragediak barrez janzten dituzten monologoak eskeintzeko garaia da. Eta ekimen guzti hauekin hasteko, lehenik Joseba Escribano Galdakaoko alkatea izango dugu bertan, monologo izugarriak egiten omen ditu, tipo "salao" bat, herriari parez-pare barre egiten dioten horietakoa, golfaren oso laguna, gure artean eta txupito pare batekin oso gustora eongo dena, tamalez herri ...


TULUn nagoela, Jon Maia-ren liburu bat erakutsi dit Garazik, RIOMUNDO du izena eta izugarria dela dio Garazik. Liburuaren nondik norakoak esplikatu dizkit eta Garaziren familiaren historia eta Riomundo liburuan deskribatzen dena kalkoak direla esan behar. - Atera pare bat kaña! Eztarria bustitzen jarraitu eta egun baten duintasuna maleta barruan sartu eta Euskal Herrira hasi zuteneko bidaitaz aritu gara berbetan! Bere aitonak ere Guda Zibilean parte hartu zuen, hainbat kartzeletan preso egonik, gerora ere ezagutu dute borroka Euskal Herrian! Anaia kartzelan du eta bere aitonak zer...


Hasta la victoria!

bartulu 1456131354110 BARtulu | 2007-05-30 13:47

Burua pixkat argi baduenik ere badelako munduan, entzuten dira gaur goizean Tulun entzundakoa. Aitor etorri eta goizeroko ebakia hartzearekin bat Gara parez pare zabaldu eta zera irakurri dit:            Fidel Castro insta a Bush a emplear el gasto de Irak en educación GARA | El presidente cubano, Fidel Castro, insistió ayer a su homólogo de EEUU, George Bush, en que «las ideas no se matan» tras acusarle de esperar su muerte y criticó el gasto militar que está empleando en Irak, proponiéndole emplear estos recursos en la formación de médic...


Eguna euritsu hasi denez gaur ez ditut kanpo alderako prestatuak izaten ditudan mailak aterako. Barrukaldea pixkat txukundua dudanean, gaur MAIATZAK 1 dela gogoratu naiz, langileen eguna, borroka eguna dela ezin ahaztu, langileen eskubideak aldarrikatzeko eguna, patronalaren handikeri eta praktika terroristen aurka borrokatzeko eguna, eta borroka dela funtsa ohartu naiz, bizitzako edozein ataletan bezalaxe, borrokarik gabe ez delako alternatibarik, ezta ere garaipen edo bizimolde duinik ere. Eta borrokan da TULUko lagun bat, beti ere hemen izaten zen irrriak zabaltzen, tragoak eskatzen eta ...


1937ko Apirilaren 26

bartulu 1456131354110 BARtulu | 2007-04-26 09:12

BadirA, 70 urte iada nere aitona zen Ramón, Gernikara joan zela asteroko erosketak egitera, bertan jende asko biltzen zela esaten du amonak, 70 urte letxugak puskatu zirela, 70 urte aitonak Gernikarako biderik egiten ez duela eta lagunekin bertan ez dela. Gaur gurekin egongo zen TULUn trago bat hartzen, faxismoaren lagunek duela 70 urte Gernika bonbardeatu ez balute. Herria erasotua izan zen, Leitzako bertsolariaren lagunek erasotua, Patxi zahar puta semearekin hobe bizi ginela esaten duen haren lagunek erasotua. Italiarrek eta Alemaniarrek barkamena eskatu omen dute eraso hauengatik, ...