1937ko Apirilaren 26
BadirA, 70 urte iada nere aitona zen Ramón, Gernikara joan zela asteroko erosketak egitera, bertan jende asko biltzen zela esaten du amonak, 70 urte letxugak puskatu zirela, 70 urte aitonak Gernikarako biderik egiten ez duela eta lagunekin bertan ez dela. Gaur gurekin egongo zen TULUn trago bat hartzen, faxismoaren lagunek duela 70 urte Gernika bonbardeatu ez balute.
Herria erasotua izan zen, Leitzako bertsolariaren lagunek erasotua, Patxi zahar puta semearekin hobe bizi ginela esaten duen haren lagunek erasotua. Italiarrek eta Alemaniarrek barkamena eskatu omen dute eraso hauengatik, ez dakigu bertsolari txar eta bere lagunen partetik barkamenik jasoko dugun, beraien barkamenik nahi dugun ere, bakarrik herri honi behin betikoz bere bidea egiten uztea eskatuko genuke.
Beraz, nere aitonaren omenez eta ordua hil ziren herritar sume guztien omenez, faxistak TulUn ez dute lekurik! alde hemendik! utzi Euskal Herria Bakean!
*Lotsagarri gelditzeko adinik ez duela esan nahi genioke Leitzako bertsolari txarrari eta etxean "punto de cruz" pixkat egiten hobeto egongo litzatekela.
TULU.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: