Eutsi lagun, Borroka da garaipena!
Eguna euritsu hasi denez gaur ez ditut kanpo alderako prestatuak izaten ditudan mailak aterako. Barrukaldea pixkat txukundua dudanean, gaur MAIATZAK 1 dela gogoratu naiz, langileen eguna, borroka eguna dela ezin ahaztu, langileen eskubideak aldarrikatzeko eguna, patronalaren handikeri eta praktika terroristen aurka borrokatzeko eguna, eta borroka dela funtsa ohartu naiz, bizitzako edozein ataletan bezalaxe, borrokarik gabe ez delako alternatibarik, ezta ere garaipen edo bizimolde duinik ere.
Eta borrokan da TULUko lagun bat, beti ere hemen izaten zen irrriak zabaltzen, tragoak eskatzen eta mingainari eragiten. Minbizia duela ziurtatu diote eta ingresaturik da. Hasieran kolpe latza guztientzat ere, okerrena pentsatzen iaioak garelako, baina berak esaten duen bezala aurrera egin behar da, nahizta gogorra izan panorama, baina aurre egingo dio, eta nahi duzunaren alde borrokatu behar dela. Guda hau irabaziko duela ziur gaude eta berekin borrokatuko dugu! Beraz, languileen egun honetan eta nahiz ta gu lanean ibili, musika pixkat jarriko dugu borrokan hasteko, eguna indar eta umorez hasteko. Eutsi lagun, borroka da garaipena!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: