Halkdhg

ALBISTEAK: “Hablemos del escotazo de Nieves Álvarez” horrela izendatu zuten pasaden osteguneko berri hau Hola! Aldizkarian. Jarraian sentsual hitza erabili zuen kazetariak modeloaren irudia deskribatzeko. Ondo da, egin dezagun etenaldi bat. Gaur egun zergatik izan behar da mintzagai emakume baten eskotea? Zenbat eta azal gehiago erakutsi sentsualagoa al da emakume baten irudia? Berriaren inguruan gaizki esaka hasi baino lehen albistearekin amaituko dut, gainera, uste dut merezi duela hurrengo esaldi hauek aztertzea: “errua Stéphane Rolland diseinatzailearena...


2017ko irailaren 22a

aitziberjimenezdeaberasturi 1491039672789 Halkdhg | 2017-09-24 22:02

Filmaren gaineko hausnarketa Komunikatzailearen ikuspuntutik, zeintzuk gai arazotsu planteatzen dira filmean? Egin gai horien azterterketa eta hausnartu eta fimean ematen zaien irtenbideez. Errugabetasun presuntzioaren kasu argia izan da filma, oraindik ez da argi gelditu ea ustezko abusatzaileek leporatzen zaizkien ekintzak egin dituzten ala ez; baina, errudunak izan daitezkeen bezalaxe, inuzenteak izan daitezke. Holako salaketa batek inputatuaren bizitza hankaz gora jarri ahal du eta poliziak ondo aztertu behar du kasua akusatuak abusu-sexualak egin dituela baieztatu aurretik. Komu...


2017ko irailaren 21a

aitziberjimenezdeaberasturi 1491039672789 Halkdhg | 2017-09-22 12:04

     Nire pausoak besterik ez dira entzuten pasillo luze eta isilean. Korridorearen amaieran dagoen atera gerturatu naiz, esku-ahurrekin bultzatu dut eta egongela handi eta dotorean sartu naiz. Leiho handiak ditu gela honek, alabaina, gortina lodi batzuek kalea ikustea eragozten dute. Egun argitsua dela esan dezaket, eguzki izpiak aurkitzen duten zulo txikienetik ere sartzen dira-eta egongelan. Bi sofaren artean dagoen mahaitxora gerturatu naiz eta bertan dagoen egunkaria hartu dut eskuartean. “Giza katastrofe baten biktimak”. Horrela izendatu dute gaur azalean ag...


2017ko irailaren 20a

aitziberjimenezdeaberasturi 1491039672789 Halkdhg | 2017-09-21 21:50

Informazio asko daukagu eskura. Egunkari askotan bilatzen egon ondoren eta online dauden liburu eta dokumentuak irakurtzen egon ondoren esan dezakegu informazio gehiegi eduki dezakegula mahai gainean. Nondik hasi? Zer erabili eta zer ez? Argi dago ez daukagula denbora soberan eta aukeraketa azkar bat egin behar dugula aurrera jarraitu ahal izateko, baina, jendeari zer esan nahi diot? Eta zelan esan nahi diot? Izan ere, horren arabera antolatu beharko dut erabaki dudan informazioa, baina, ze informazio aukeratu dut? Eta originaltasuna?? Non dago originaltasuna?!?!?! Bai jaun-andreok, kaos ba...


2017ko irailaren 19a

aitziberjimenezdeaberasturi 1491039672789 Halkdhg | 2017-09-20 20:17

Azken aste honetan Guardia Ziblia Kataluniako hainbat hedabideen sedeetan sartu da bertako kazetariak identifikatzeko. Poliziak egindako hainbat ekintza grabatzen saiatu dira kazetari batzuk; alabaina, agenteek haien esku dagoena egin dute irudi horiek hedabideetan ez zabaltzeko. Bide batez, komunikabideetako materiala aztertzeari ekin diote erreferendumari buruzko publizitatea ezabatzeko. Demokrazia batean bizi ginela esan ziguten, herritarrok gure etorkizuna aukeratu ahal genuen herrialde batean bizi ginela esan ziguten, adierazpen-askatasuna ardatz zuen gizarte baten parte ginela esan z...


2017ko irailaren 18a

aitziberjimenezdeaberasturi 1491039672789 Halkdhg | 2017-09-19 21:20

Gaueko teleberrian izan da, lehenengo albistearen amaieran 20 segundoko atal bat ireki dutenean lehendakariaren urtebetetzearen berri emateko. Herritarroi erakutsi digute ze lehendakari arduratsua daukagun; izan ere, bere urtebetetzea lanean ospatu behar izan du bere alderdiko adiskideekin. Gaur 56 urte bete ditu Urkulluk eta bere taldeak zorionak zuri kantatu dio Lehendakari izena erabilita. Hori bai dela berri interesgarria eta ezinbestekoa euskal herritar batentzat, bihar denok edukiko dugu mintzagai Iñigo Urkulluren alaitasuna bere urtebetetzean. Hurrengo berria ETAk Gara egunkar...


Prentsa, irratia, telebista... komunikabide guztiak bizi dira etorkizunean. Herritarrok orainaldian hedabideen aldetik zerbitzua jasotzen dugun bitartean haiek biharko eguna aurreikusten ari dira, bihar eta hurrengo egunetan zer argitaratuko duten antolatzen dute alegia. Aldiz esango nuke etorkizuneko erronkak finkatzean ez direla oso egokiak. Esate baterako, 55 urte dira Berriak dauzkan irakurleen batez besteko adina. Publiko zabalago bati eusteko asmoarekin web orrialdea sortu zuten eta egia esan bisita asko jasotzen dituzte egunean zehar; alabaina, bisitak motzak izan ohi dira...


Zer da gizakia? Ze gauza da gizakia? I. eta II. Mundu Gerretan gizakiaren ezaugarri nagusiak diren arrazoia eta gizartekoitasuna ezerezean gelditu ziren. Gizakiaren suntsitzeko ahalmenak eta hark sortu zuen hondamendiak gizateriaren irudi kezkagarri bat zabaldu zuen. Gerretan zapalduak eta bazkertuak daude, dela azal-kolorearengatik, erlijioagatik edota ideologia zehatz batengatik; izan ere, ideologia menperatzaile bat eta bakarra onartzen da, manipulatzaile eta alienatzailea alegia. Era honetan, II. Mundu Gerran Frankfurteko eskolak mantentzen zuen nortasun komunista eta ju...


Iskinarik txikienera ere heltzeko gai da likidoa. Zulorik estuena busti, bete edota zeharkatzeko gai. Aldiz, likidoaren beste aldean solidoa dago, ertzetara iritsi ezin denez horiek estaltzen dituena.  Gizarte okzidentalak sortu dituen molde batzuetan bizi zara, estabilitatea mantentzea helburu nagusi duten moldeetan. Iraunkortasuna, elkartasuna eta tradizionala mantentzeko diseinatzen zaituzte, Edward de Bonok dion moduan "perspektiba bakarretik ikusi ahal izateko". Era honetan, ikusi ezin denari sinesgarritasuna kentzen dio gizabanakoen pentsamendu...


Irratia eta totalitarismoa

1
aitziberjimenezdeaberasturi 1491039672789 Halkdhg | 2017-04-03 20:12

Demokrazia, holan deitzen diote mundu honetako herrialde gehienetako sistemari, bai, demokrazia. Alabaina, hurrengo galdera honek munduko sistemen inguruan uste baino zer-pentsa handiagoa eman diezaioke edonori: gaur egun, sistema totalitarioa duen herrialderik al dago? Hasiera batean Afrika datorkit burura, bai, esango nuke Afrikan baten bat badagoela. Hurrunago joatera ere ausartzen naiz: Ipar Koreak hain errepresio maila altua dauka non badirudi "komunismo" delako horren atzean gobernu totalitarista bat dagoela ezkutatuta. Totalitarismo ezkutatua aipatu dudan honetan, Turkiako...


aitziberjimenezdeaberasturi 1491039672789

aitziberjimenezdeaberasturi

Kategoriak