Hedabideei buruzko hausnarketa

aitziberjimenezdeaberasturi 1491039672789 Halkdhg | 2017-04-08 11:28

Prentsa, irratia, telebista... komunikabide guztiak bizi dira etorkizunean. Herritarrok orainaldian hedabideen aldetik zerbitzua jasotzen dugun bitartean haiek biharko eguna aurreikusten ari dira, bihar eta hurrengo egunetan zer argitaratuko duten antolatzen dute alegia. Aldiz esango nuke etorkizuneko erronkak finkatzean ez direla oso egokiak.

Esate baterako, 55 urte dira Berriak dauzkan irakurleen batez besteko adina. Publiko zabalago bati eusteko asmoarekin web orrialdea sortu zuten eta egia esan bisita asko jasotzen dituzte egunean zehar; alabaina, bisitak motzak izan ohi dira, hain motzak non irakurleei ezin zaien audientzia deitu. 

Berdina gertatzen da Euskal Herriko hedabide gehienetan; izan ere, tokiko komunikabideak, aldizkariak, telebista kate independienteak... sekulako audientzia galtzen ari dira. Nola edo hala eutsi nahi diote gizarteari, baina honek azkar egiten die ihes. Euskal komunikabideak zaharkitzen ari dira eta badirudi aktualitatera egokitzeko egiten dituzten ahaleginak nahikoak ez direla.

Hedabideek eskema batzuk jarraitzen dituzte, gizarteak lehenagotik ezarritako eskema batzuk. Eskema horiek dira gainbeheraren arrazoi nagusia; hots, zerbait berria eta erakargarria aurkitu nahi badute, eskema horietatik at bilatu behar dute, ezinezkoa da berrikuntza handi eta originalak egitea betiko eskema tradizionaletan oinarrituz. Prentsak web orrialde bat eratzen du aktualitatera egokitzeko, irratiak streaming bidezko irratsaioak transmititu nahi ditu eta telebistak programak igotzen ditu interneten audientzia zabalagoa bereganatzeko asmoarekin.

Barkatu baina uste dut eskema berdinetan bilatzen ari direla hedabide guztiak.