2017ko irailaren 22a

aitziberjimenezdeaberasturi 1491039672789 Halkdhg | 2017-09-24 22:02

Filmaren gaineko hausnarketa

  1. Komunikatzailearen ikuspuntutik, zeintzuk gai arazotsu planteatzen dira filmean? Egin gai horien azterterketa eta hausnartu eta fimean ematen zaien irtenbideez.

Errugabetasun presuntzioaren kasu argia izan da filma, oraindik ez da argi gelditu ea ustezko abusatzaileek leporatzen zaizkien ekintzak egin dituzten ala ez; baina, errudunak izan daitezkeen bezalaxe, inuzenteak izan daitezke. Holako salaketa batek inputatuaren bizitza hankaz gora jarri ahal du eta poliziak ondo aztertu behar du kasua akusatuak abusu-sexualak egin dituela baieztatu aurretik. Komunikatzailea bestetik, kontuz ibili behar da kasu hauek argitara ateratzeko unean; izan ere, inputatuaren eta ingurukoen ohorea, irudia eta intimitatea kaltetu ahal du. Kasuaren inguruan bildu den informazioaren zehaztasuna ere kolokan dago; hau da, informazio iturri nagusia polizia izan da hasieratik amaieraraino. Poliziak etxean aurkitu dituen aldizkariak batetik, eta agenteek elkarrizketatutako ustezko biktimen deklarazioak bestetik.

 

  1. Zer diote kode deontologikoek gai horien tratamenduaren gainean? Alderik badago kode desberdinen artean?

EiTB: Errugabetasun-presuntzioa bermatzeko, a priori-ko kondenak baztertu egingo dira, eta informazioak ez du horretarako biderik emango. Horretarako, gisa honetako terminoak erabili beharko dira: «ustezkoa», «inputatua», «atxilotua» edo «auzipetua». Itxaron egin beharko da, harik eta auzipetuaren erantzukizun- edo partaidetza-maila egiaztatzen duen epai judizial irmoa egon arte. Giza eskubideekiko, biktimen aitorpen eta arretarekiko eta bizikidetza baketsuarekiko konpromisoa, EiTBrentzat, ildo editorialaren ardatz nagusietariko bat da. Horren haritik, kazetaritza independenteak ekarpen konstruktiboa egiten dio bizikidetzaren normalizazioari.

EiTBren estilo liburua ikusita eta beste hedabide espainoletan eman diren adibideak aztertuta argi dago ez dutela elkarren arteko antzik; izan ere, beste kate batzuetan zurrumurruren bat atera denean etengabe ematen diote zeresana, ETBn behitzat badirudi zerbait gehiago zaintzen dutela gaia.

El Mundok, bestetik, bere estilo liburuan horrela azaltzen du: “Kazetariak ezin du uste edo hipotesiengatik itxu-itxuan apustu egin”. Baina beno, aste honetan ikusi dugu, gero, hedabide bakoitzak nahi duena egiten duela jasotzen duen informaizoarekin. Alabaina, argi geratu den moduan: zurrumurruak ezin dira albiste izan.

 

  1. Zelan lantzen dira era horretako gaiak hedabideetan? Zelan landu beharko lirateke?

Hedabideetan zurrumurru bat zabaltzen denean gai horren inguruan dihardute kazetariek; izan ere, horrelako “kotilleoek” asko saltzen dute. Segunetan ze hedabideetan eta berriak zurrumurruak edota hipotesiak besterik ez direnean “ustezko”, “inputatu” eta halako hitzak erabiltzen dira pertsonaia aurkezteko momentuan. Hasteko, deklarazioak guztiz ziurrak ez diren bitartean hiztegi hori zaindu beharko litzateke. Bestetik, agian batzuetan hobe da albistea, konbibentziarako ezinbestekoa ez den bitartean, guztiz ziurra ez den arte ez aurkeztea gurpil handi batean sartu aurretik.

 

  1. Filmaren gaineko hausnarketa pertsonala.

Intuzenteak al dira edo nazkagarri hutsak dira inputatuak? Inuzenteak izan baziren zergatik onartu zuen Arnold Friedmanek bi umetaz abusatu zuela? Baina, zergatik zeuden hain umoreko kartzelaratu aurretik? Zergatik grabatu zituzten etxeko mobida guztiak? Dokumentalean zergatik ez dute aurpegia eman biktimek eta bai atxilotuek? Batzuetan egokiagoak dira galderak afirmazioak baino zulo sakon ilunetik ateratzeko.