Telebista eta Frankfurteko eskola

aitziberjimenezdeaberasturi 1491039672789 Halkdhg | 2017-04-05 23:09

Zer da gizakia? Ze gauza da gizakia? I. eta II. Mundu Gerretan gizakiaren ezaugarri nagusiak diren arrazoia eta gizartekoitasuna ezerezean gelditu ziren. Gizakiaren suntsitzeko ahalmenak eta hark sortu zuen hondamendiak gizateriaren irudi kezkagarri bat zabaldu zuen.

Gerretan zapalduak eta bazkertuak daude, dela azal-kolorearengatik, erlijioagatik edota ideologia zehatz batengatik; izan ere, ideologia menperatzaile bat eta bakarra onartzen da, manipulatzaile eta alienatzailea alegia. Era honetan, II. Mundu Gerran Frankfurteko eskolak mantentzen zuen nortasun komunista eta judua zela eta, kide asko herbesteratu edota hil egin zituzten. Honenbestez, korronte ideologikoak alde batera uztea izan zen eskolaren abiapuntua hurrengo urteetan. Errepresio egoerarekin amaitu nahi zuten eta haien bidea aurretik egindako guztia aldatuz eraiki nahi zuten.

Boteretsuenen hatz erakusleak erabakitzen zuen bakoitzak gerran izango zuen egoera eta ideologia. Hori errotik aldatu beharra zegoen eta gizabanako bakoitzari bere kabuz pentsatzeko aukera bat eman behar zioten. Baita gaur egun bizi ditugun gerra ideologikoetan ere.