Flash

iker larranaga 1473958737635 Iker Larrañaga | 2017-04-07 10:21

Irratia eta totalitarismoa 1897an sortu zen irratia. Guglielmo Marconi italiarrak haririk gabeko telegrafoa patentatu zuen eta 1901ean lehen aldiz Kornuallesetik Ternuara mezu bat bidaltzea lortu zuten. Lehenengo Mundu Gerra hasi baino lehen Marconiren konpainia zen nagusi baina beherakada izan zuen militarrek irratia monopolizatu zutelako. 1920. hamarkadan iritsi zen irratia Euskal Herrira. Demokrazia liberala krisi sakonean sartu ondoren sortu zen totalitarismoa. Boterea pertsona bakar (Alemanian Hitler, Italian Mussolini, Espainian Franco, Portugalen Salazar…) batek zeukan eta h...


GOIENA Goiena Debagoieneko euskarazko hedabide bat da. 2000. urtean sortutako enpresa kooperatiboa da. Hasiera batean, Arrasate Press zegoen, euskara hutsean egina eta herriko albisteak ematen zituena. Ibarreko zenbait hedabide batu eta kooperatiba sortu zuten. Arazo ekonomikoak izan zituzten sorreran, ez zituztelako diru-laguntzarik jasotzen. Nahiz eta hasiera batean eduki nagusiena informatiboa izan, urteak pasa ahala, beste arlo batzuk lantzen hasi ziren, hala nola ikus-entzunezkoak, entretenimendua… Bezeroekiko hurbiltasuna eta fideltasuna dira talde honen ezaugarririk garrantz...


Zer da gizakia? Ze gauza da gizakia? I. eta II. Mundu Gerretan gizakiaren ezaugarri nagusiak diren arrazoia eta gizartekoitasuna ezerezean gelditu ziren. Gizakiaren suntsitzeko ahalmenak eta hark sortu zuen hondamendiak gizateriaren irudi kezkagarri bat zabaldu zuen. Gerretan zapalduak eta bazkertuak daude, dela azal-kolorearengatik, erlijioagatik edota ideologia zehatz batengatik; izan ere, ideologia menperatzaile bat eta bakarra onartzen da, manipulatzaile eta alienatzailea alegia. Era honetan, II. Mundu Gerran Frankfurteko eskolak mantentzen zuen nortasun komunista eta ju...


Iskinarik txikienera ere heltzeko gai da likidoa. Zulorik estuena busti, bete edota zeharkatzeko gai. Aldiz, likidoaren beste aldean solidoa dago, ertzetara iritsi ezin denez horiek estaltzen dituena.  Gizarte okzidentalak sortu dituen molde batzuetan bizi zara, estabilitatea mantentzea helburu nagusi duten moldeetan. Iraunkortasuna, elkartasuna eta tradizionala mantentzeko diseinatzen zaituzte, Edward de Bonok dion moduan "perspektiba bakarretik ikusi ahal izateko". Era honetan, ikusi ezin denari sinesgarritasuna kentzen dio gizabanakoen pentsamendu...


Irratia eta totalitarismoa

1
aitziberjimenezdeaberasturi 1491039672789 Halkdhg | 2017-04-03 20:12

Demokrazia, holan deitzen diote mundu honetako herrialde gehienetako sistemari, bai, demokrazia. Alabaina, hurrengo galdera honek munduko sistemen inguruan uste baino zer-pentsa handiagoa eman diezaioke edonori: gaur egun, sistema totalitarioa duen herrialderik al dago? Hasiera batean Afrika datorkit burura, bai, esango nuke Afrikan baten bat badagoela. Hurrunago joatera ere ausartzen naiz: Ipar Koreak hain errepresio maila altua dauka non badirudi "komunismo" delako horren atzean gobernu totalitarista bat dagoela ezkutatuta. Totalitarismo ezkutatua aipatu dudan honetan, Turkiako...


Emakume izateagatik zapaldu egin gintuzten. Emakume izateagatik gutxietsi egin gintuzten. Emakume izateagatik isildu egin gintuzten. Hil egin gintuzten. Alabaina, emakumea zapalduen zegoen urteetan gutxi batzuk dena eman zuten gaur egun ditugun eskubideak eduki ahal izateko. Gizonezkoek isilik, ikusezin eta mendeko maite gintuzten eta gure ahotsa entzuten hasi zenean zoratuta geundela esan zuten. Beldurra. Beldur ziren emakumeak esklabutzara lotzen zituen kate horiek apurtu nahi zituelako. Emakumeen eta gizonezkoen egoeraren arteko aldaketa baten beldur ziren; izan ere, ez zuten emaku...


Askok babesa erlijoan aurkitzen duten moduan, beste askok naizoan aurkitzen dute. Talde baten barruan egotearen harrotasunak bultzatuta herritar askok nazionalismoan aurkitzen du haren aterpea. Kolore zehatz batzuekin identifikatzen da herria eta kolore hoiek partekatzen ez dituztenak gutxietsi eta baztertzea dakar horrek. Nazioarekiko sentimendu honek I. eta II. Mundu Gerrak bezalako hondamendiak eragin zituen eta nazio bat irudikatzen zuten koloreen alde zein kontra egoteagatik hil ziren asko. Gaur, Estatu Batuetan nazionalismoa gogoz piztu du Trumpek eta Frantzian berdina gertatzen...


1839an aurkeztu zen argazki-makina izeneko asmakizun berria. XIX. mendean zehar argazkiaren erabilerak geroz eta esparru handiagoa hartu zuen; izan ere, argazki batek sinesgarritasun handiagoa transmititzen zuen idatzi batek baino. Langile mugimendua argazkiak izan zezakeen balioaz ohartu zenean, errealitatea islatzeko erabiltzen hasi zen (gizartearen bideegabekeriak argitaratzeko, gehienbat). Langileriaren helburu nagusia herritarren arteko berdintasuna oinarri duen sistema bat ezartzea zen, sozialismoa alegia. Langile mugimenduaren borroka hau argi eta garbi azaltzen da Eisensteinek bere ...


Liberalismoa XVIII-XIX mendeetan zehar zabaldu zen John Locke aitzindaritzat zuela. Trukean oinarritutako ekonomia batetik diruan oinarritutako ekonomia batera pasa zen gizartea eta horrekin batera iraultza industriala heldu zen Mendebaldeko potentzietara. Iraultza industrialean aurrerapen handiak egin ziren; batetik, lurrun makinak eta trenbideak sortu ziren eta, bestetik, prentsa modernoan telegrafoa asmatu zen. Liberalismo ekonomikoaren ondorioz, kapitalismo industriala jaio zen. Hirietan lantegiak sortu ziren eta eskulan merkea behar zenez, jendeak landatik hirietara...