Internet eta pentsamendu likidoa

aitziberjimenezdeaberasturi 1491039672789 Halkdhg | 2017-04-04 21:08

Iskinarik txikienera ere heltzeko gai da likidoa. Zulorik estuena busti, bete edota zeharkatzeko gai. Aldiz, likidoaren beste aldean solidoa dago, ertzetara iritsi ezin denez horiek estaltzen dituena. 

Gizarte okzidentalak sortu dituen molde batzuetan bizi zara, estabilitatea mantentzea helburu nagusi duten moldeetan. Iraunkortasuna, elkartasuna eta tradizionala mantentzeko diseinatzen zaituzte, Edward de Bonok dion moduan "perspektiba bakarretik ikusi ahal izateko". Era honetan, ikusi ezin denari sinesgarritasuna kentzen dio gizabanakoen pentsamendu solidoak.

Ez ezazu ukatu, ateoa izanda fededuna zara. Izan ere, gaur egun, ertzeetako argitasunean sinistu ez arren airean dagoen plataforma ikusezin baten menpe zaude. Gizarteak aktualitateari egokitutako molde bat sortu du eta gainerako gizakiak bezala sarean erori zara. Obligazio soziala dela edo ez dela... zuk aukeratu zergatik, baina daukazun guztia igo duzu sarera eta orain enpresa handiek prezio neurrigabeak ordainduko dituzte zuri buruz jarri berri duzun informazioa erosteko.

Alabaina, plataforma horretara duela urte batzuk bizi izan zenituen momentuetako argazkiak igotzen jarraitzen duzu. Jendeak atsegin dituela ikusteak, lurrean bizi zinen garaiko argazki gehiago argitaratzera bultzatzen zaitu. Horrela, informazio gehiago igotzeari ekiten diozu argitaratzeko irudirik gabe gelditzen zaren arte. 

Zein izan zen lurrean bizirik zeunden bitartean egin zenuen azken argazkia?