Telefonoa eta feminismoa

aitziberjimenezdeaberasturi 1491039672789 Halkdhg | 2017-04-02 12:15

Emakume izateagatik zapaldu egin gintuzten. Emakume izateagatik gutxietsi egin gintuzten. Emakume izateagatik isildu egin gintuzten. Hil egin gintuzten. Alabaina, emakumea zapalduen zegoen urteetan gutxi batzuk dena eman zuten gaur egun ditugun eskubideak eduki ahal izateko. Gizonezkoek isilik, ikusezin eta mendeko maite gintuzten eta gure ahotsa entzuten hasi zenean zoratuta geundela esan zuten.

Beldurra. Beldur ziren emakumeak esklabutzara lotzen zituen kate horiek apurtu nahi zituelako. Emakumeen eta gizonezkoen egoeraren arteko aldaketa baten beldur ziren; izan ere, ez zuten emakumearen kontra joan ziren baldintza guztiak haien kontra ikusi nahi. Hori nola edo hala ekiditeko neurri gogorrak hartu zituzten; alabaina, ez ziren emakumeen borroka gelditzeko gai izan.

Gaur erre ezin izan zituzten sorginen iloba izateaz harro nago, emakume "zoro" haien iloba izateaz harro. Haatik, borroka ez da amaitu. Gaur egun gizonezkoak hartzen du edozein eztabaidaren agintea, baita feminismoaren inguruko eztabaida batean ere, eta, ez dut onartuko. Sentitzen dut, baina, emakumea protagonista den borroka batean, lehenengo hitza ezin du gizonezko batek hartu, ezin du.