Halkdhg

Prentsa, irratia, telebista... komunikabide guztiak bizi dira etorkizunean. Herritarrok orainaldian hedabideen aldetik zerbitzua jasotzen dugun bitartean haiek biharko eguna aurreikusten ari dira, bihar eta hurrengo egunetan zer argitaratuko duten antolatzen dute alegia. Aldiz esango nuke etorkizuneko erronkak finkatzean ez direla oso egokiak. Esate baterako, 55 urte dira Berriak dauzkan irakurleen batez besteko adina. Publiko zabalago bati eusteko asmoarekin web orrialdea sortu zuten eta egia esan bisita asko jasotzen dituzte egunean zehar; alabaina, bisitak motzak izan ohi dira...


Zer da gizakia? Ze gauza da gizakia? I. eta II. Mundu Gerretan gizakiaren ezaugarri nagusiak diren arrazoia eta gizartekoitasuna ezerezean gelditu ziren. Gizakiaren suntsitzeko ahalmenak eta hark sortu zuen hondamendiak gizateriaren irudi kezkagarri bat zabaldu zuen. Gerretan zapalduak eta bazkertuak daude, dela azal-kolorearengatik, erlijioagatik edota ideologia zehatz batengatik; izan ere, ideologia menperatzaile bat eta bakarra onartzen da, manipulatzaile eta alienatzailea alegia. Era honetan, II. Mundu Gerran Frankfurteko eskolak mantentzen zuen nortasun komunista eta ju...


Iskinarik txikienera ere heltzeko gai da likidoa. Zulorik estuena busti, bete edota zeharkatzeko gai. Aldiz, likidoaren beste aldean solidoa dago, ertzetara iritsi ezin denez horiek estaltzen dituena.  Gizarte okzidentalak sortu dituen molde batzuetan bizi zara, estabilitatea mantentzea helburu nagusi duten moldeetan. Iraunkortasuna, elkartasuna eta tradizionala mantentzeko diseinatzen zaituzte, Edward de Bonok dion moduan "perspektiba bakarretik ikusi ahal izateko". Era honetan, ikusi ezin denari sinesgarritasuna kentzen dio gizabanakoen pentsamendu...


Irratia eta totalitarismoa

1
aitziberjimenezdeaberasturi 1491039672789 Halkdhg | 2017-04-03 20:12

Demokrazia, holan deitzen diote mundu honetako herrialde gehienetako sistemari, bai, demokrazia. Alabaina, hurrengo galdera honek munduko sistemen inguruan uste baino zer-pentsa handiagoa eman diezaioke edonori: gaur egun, sistema totalitarioa duen herrialderik al dago? Hasiera batean Afrika datorkit burura, bai, esango nuke Afrikan baten bat badagoela. Hurrunago joatera ere ausartzen naiz: Ipar Koreak hain errepresio maila altua dauka non badirudi "komunismo" delako horren atzean gobernu totalitarista bat dagoela ezkutatuta. Totalitarismo ezkutatua aipatu dudan honetan, Turkiako...


Emakume izateagatik zapaldu egin gintuzten. Emakume izateagatik gutxietsi egin gintuzten. Emakume izateagatik isildu egin gintuzten. Hil egin gintuzten. Alabaina, emakumea zapalduen zegoen urteetan gutxi batzuk dena eman zuten gaur egun ditugun eskubideak eduki ahal izateko. Gizonezkoek isilik, ikusezin eta mendeko maite gintuzten eta gure ahotsa entzuten hasi zenean zoratuta geundela esan zuten. Beldurra. Beldur ziren emakumeak esklabutzara lotzen zituen kate horiek apurtu nahi zituelako. Emakumeen eta gizonezkoen egoeraren arteko aldaketa baten beldur ziren; izan ere, ez zuten emaku...


Askok babesa erlijoan aurkitzen duten moduan, beste askok naizoan aurkitzen dute. Talde baten barruan egotearen harrotasunak bultzatuta herritar askok nazionalismoan aurkitzen du haren aterpea. Kolore zehatz batzuekin identifikatzen da herria eta kolore hoiek partekatzen ez dituztenak gutxietsi eta baztertzea dakar horrek. Nazioarekiko sentimendu honek I. eta II. Mundu Gerrak bezalako hondamendiak eragin zituen eta nazio bat irudikatzen zuten koloreen alde zein kontra egoteagatik hil ziren asko. Gaur, Estatu Batuetan nazionalismoa gogoz piztu du Trumpek eta Frantzian berdina gertatzen...


1839an aurkeztu zen argazki-makina izeneko asmakizun berria. XIX. mendean zehar argazkiaren erabilerak geroz eta esparru handiagoa hartu zuen; izan ere, argazki batek sinesgarritasun handiagoa transmititzen zuen idatzi batek baino. Langile mugimendua argazkiak izan zezakeen balioaz ohartu zenean, errealitatea islatzeko erabiltzen hasi zen (gizartearen bideegabekeriak argitaratzeko, gehienbat). Langileriaren helburu nagusia herritarren arteko berdintasuna oinarri duen sistema bat ezartzea zen, sozialismoa alegia. Langile mugimenduaren borroka hau argi eta garbi azaltzen da Eisensteinek bere ...


Liberalismoa XVIII-XIX mendeetan zehar zabaldu zen John Locke aitzindaritzat zuela. Trukean oinarritutako ekonomia batetik diruan oinarritutako ekonomia batera pasa zen gizartea eta horrekin batera iraultza industriala heldu zen Mendebaldeko potentzietara. Iraultza industrialean aurrerapen handiak egin ziren; batetik, lurrun makinak eta trenbideak sortu ziren eta, bestetik, prentsa modernoan telegrafoa asmatu zen. Liberalismo ekonomikoaren ondorioz, kapitalismo industriala jaio zen. Hirietan lantegiak sortu ziren eta eskulan merkea behar zenez, jendeak landatik hirietara...


Ze ezaugarri izan behar ditu komunikatzaile batek? • Enpatikoa Lehenik eta behin komunikatzailea entzulearen azalean jarri behar da. Argi izan behar du zer komunikatu nahi duen eta nori esango dion. Eraginkorra izateko komunikatzaileak esango duena sinistu behar du, bere buruan ziurtasuna izan behar du besteek hori ikus dezaten eta hauengan eragina izan dezan. • Argia eta zuzena Jendearen arreta mantentzeko eta eragina izateko komunikatzaileak hitz gutxitan asko esan behar du. • Entzuten jakin behar du komunikatzaile on batek. Nahiz eta jasotako erantzunak gustokoak ez...


aitziberjimenezdeaberasturi 1491039672789

aitziberjimenezdeaberasturi

Kategoriak