Irratia eta totalitarismoa

aitziberjimenezdeaberasturi 1491039672789 Halkdhg | 2017-04-03 20:12
1

Demokrazia, holan deitzen diote mundu honetako herrialde gehienetako sistemari, bai, demokrazia. Alabaina, hurrengo galdera honek munduko sistemen inguruan uste baino zer-pentsa handiagoa eman diezaioke edonori: gaur egun, sistema totalitarioa duen herrialderik al dago?

Hasiera batean Afrika datorkit burura, bai, esango nuke Afrikan baten bat badagoela. Hurrunago joatera ere ausartzen naiz: Ipar Koreak hain errepresio maila altua dauka non badirudi "komunismo" delako horren atzean gobernu totalitarista bat dagoela ezkutatuta. Totalitarismo ezkutatua aipatu dudan honetan, Turkiako erregimena ere datorkit burura. Erdoganen gobernuari  "Salbuespen-egoera" deitu zioten, honek agintariari bere aurka dauden guztiak zigortzea ahalbidetuko balu bezala.

Haatik, ez da beharrezkoa oso urrun joatea isilpeko totalitarismo batekin topatzeko. Demokratiko deitzen dioten herrialde espainola horren adibide da. Totalitarismo ekonomikoa aipatzen dute batzuek, baina, ni neu, gaur egun herrialde honetako gizabanako naizen horretan, demokrazia honen parte sentitzen al naiz? Demokrazia honetan nire aportazio txikia emateko daukadan aukera bakarra, lau urtetan behin, herritarron ordezkariak izango diren agintariak aukeratzeko da. Gainerako erabaki guztiak beraiek hartuko dituzte nigatik: haiek aukeratuko dute nire nazionalitatea zein izan behar den, ni heziko nauen hezkuntza sistema zein izango den, nire etxe ondoan gasa erauzteko putzu bat irekiko den... gainera, haiek kenduko didate nire eskubideengatik borrokatzeko daukadan aukera. Eta, hori dena, niri aurrez aurretik ezer kontsultatu gabe; izan ere, nik jada bete dut demokrazia honetan daukadan papera.

Demokrazia, holan deitzen diote mundu honetako herrialde gehienetako sistemari, bai, demokrazia. Nik, aldiz, isipeko diktadura deitzea nahiago dut.


Utzi iruzkina: