Talde mediatiko nagusiak eta euren funtzionatzeko moduak.

iker larranaga 1473958737635 Iker Larrañaga | 2017-04-07 10:19

GOIENA

Goiena Debagoieneko euskarazko hedabide bat da. 2000. urtean sortutako enpresa kooperatiboa da. Hasiera batean, Arrasate Press zegoen, euskara hutsean egina eta herriko albisteak ematen zituena. Ibarreko zenbait hedabide batu eta kooperatiba sortu zuten. Arazo ekonomikoak izan zituzten sorreran, ez zituztelako diru-laguntzarik jasotzen. Nahiz eta hasiera batean eduki nagusiena informatiboa izan, urteak pasa ahala, beste arlo batzuk lantzen hasi ziren, hala nola ikus-entzunezkoak, entretenimendua…

Bezeroekiko hurbiltasuna eta fideltasuna dira talde honen ezaugarririk garrantzitsuenetarikoak, izan ere, Debagoieneko euskalkitan helarazi ohi dituzte albisteak, telesailak... Esan bezala ingurunean integratutako euskarri-eskaintza zabala du.

Telebista bederatzi herritara zabaldu dute eta streaming bidez munduko edozein tokitatik ikusteko aukera ere badago. Irratia herriko kontuetan espezializatzen da eta ostiralero argitaratzen duten aldizkaria Debagoienan zabaltzen den hedabiderik irakurriena da. Bi langile elkarrizketatu dituzte: Agurtzane Gantzarain, Goienako gerentea (enpresaren funtzionamenduari buruz galdetu die) eta Ubane Madera, erredakzio burua (lantzen diren edukiei buruz hitz egin du baita teknologia berri eta sare sozialei buruz ere).

“Goienaren hasiera oso gogorra” izan zela esan die. Herri bakoitzean (Bergara, Eskoriatza, Aretxabaleta...) komunikabide txikiak zeuden eta horietatik produktu handi batera eramatera konbentzitzea ez zen erraza izan. Langileek beldurra zuten, lanpostuak galtzeko, gatazkak sortu ziren… Familia osoari zuzendutako edukiak ekoizten ahalegintzen direla diote, hau da, esparru zabal bat mantentzen dute.

Enpresaren funtzionamendu eta finantziazioari dagokionez, egun, batetik, diru-laguntzak jasotzen dituzte eta bestetik publizitatea eta salmentak dira euren diru-iturri garrantzitsuenak. Edukia emateko modua aldatu dute teknologia berrien (sare sozialak adibidez) eraginez. Ostiralero batzar orokor bat egiten dute berriemaile guztien artean datorren asteko edukiak aurreikusten dituzte, hau da, denon artean erabakitzen dute zer den garrantzitsua eta zer ez. Langileen autonomia bermatzen dute eta zalantzarik izanez gero arduradunekin harremanetan jartzen dira.

Amaitzeko, talde moduan funtzionatuz eta elkarren laguntzaz aurrera atera dira eta krisiari aurre egiteko gai izan dira. Kontuan hartu behar da gero eta diru-laguntza gutxiago jasotzen dituztela eta ondorioz metodologia aldatu behar izan dutela gizartea aldatzen doan heinean.  Horrelako talde batean lan egiteko garrantzitsua da edozein kargu hartzeko prest egotea, hau da, polifazetikoa izatea. Euren etorkizuneko erronkak langile finko eta audientzia gehiago izatea da eta nola ez teknologia berrietara egokitzea, gaur egun beharrezkoa du komunikazio enpresa orok urrats hau ematea. Mirestekoa da tokiko komunikabideen eguneroko lana eta esfortzua.

ZINEMALDIA

Donostiako zinemaldia 1953an sortu zen. Gerra zibilaren ostean diktadura frankista ezarri zen Espainian eta honek zentsura ekarri zuen, beraz, zaila izan zen horrelako proiektu bat aurrera eramatea. Hala ere, Espainia UNESCOn sartu zenetik aurrerapenak egon ziren. FIAPFek (Film Ekoizleen Elkarteen Nazioarteko Federazioa) B maila eman zieten hasiera batean, oraindik ez zelako lehiaketa bat, hau da, Nazioarteko Zine Astea bezala sortu zen. 1954an nazioarteko zinemaldi izendatu zuten lehen edizioko arrakasta ikusita. Urte bat pasa eta sari ofizialak emateko baimena eskaini zieten, hortik Maskorraren sorrera, hasieran zilarrezkoa zena. 1956an FIAPFek ez zuen zinemaldia onartu eta jendeak uste zuen zinemaldiaren boom-a bukatu zela. 1957an aldiz, A maila eskuratu zuten. Urte hartan urrezko maskorra Dino Risik irabazi eta honek izugarrizko arrakasta izan zuen, izan ere internazionalizatu egin zen jaialdi hau. 1980 eta 1994 urte bitartean krisiak egoera okertu zuten. Egoera txarra ikusita Diego Galan arduradun izendatu zuten. 1986an Donostia saria sortu zen. Bilakaera gorabeheratsua izan du beraz jaialdi honek.

Oso interesgarria da pelikulak zein irizpideren bitartez aukeratzen diren jakitea. Mundu osoan zehar sare (zine kritikariak, kazetariak…) bat dute baina ez dute Zinemaldiarentzako lana egiten, baizik eta aholkuak eskatzen dizkiete, hau da, lagundu egiten diete. Munduko puntu (Asian Belgika, Frantzia, Txina, Japonia, Latinoamerika...) askotan daude eta ordezkari horiek zinema produktore eta zuzendarien arteko harremana sortzen dutela esan daiteke.  

Ez da ahaztu behar azken finean Zinemaldia enpresa bat dela. Urte osoan zehar egiten dute lan iraileko egun horiek aurrera eramateko eta langile kopurua ere aldatzen doa. Irailetik maiatzera 30 pertsona aritzen dira lanean eta hortik aurrera jada 700 pertsona ibiltzen dira buru-belarri jaialdia ospatu arte. Interesgarria iruditu zait langileen %80 emakumeak direla, normalean sektore honetan zuzendari ezagunenak nolabait esatearren gizonezkoak izaten baitira. Zuzendaritza postuetan %50 emakumeak dira eta %50 gizonezkoak.

Langile eta antolakuntzaren barnean hainbat postu aurki daitezke: Zuzendaria, zuzendari ordea, komunikazio arduraduna, pelikulen aukeraketa egien dutenak, babesle (Ofizialak TVE esate baterako eta gero maila baxuagokoak, hala nola, Audi, Irizar, Eroski) eta kolaboratzaileak.

Enpresaren %40 gutxi gorabehera publikoa da (Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostiako Udaletxea...) eta %60 babesleak. Latinoamerikako zineari Europan ateak zabaltzea da euren erronka

Oztopoak oztopo internazionalki ezagunak izatea lortu dute. Euskara bultzatzea haien beste erronka bat da, izan ere, euskal zinemak garapen bat izan duen arren oso txikia da oraindik. Nola ez teknologiaren garapenera ere moldatu behar izan dute. Zinema eskola bat ere eraikitzeko asmoa dute nahiz eta oraindik honen inguruan ez dituzten datu asko eman.

Bitxikeriak: 2004an Woody Allenen Melinda & Melinda filmaren aurkezpenak arrakasta handia izan zuen, 2008ko ETAk egindako atentatua Kantabrian, 2009ko Kursaal pareko Euskaldunon Egunkariaren aldeko agerraldia, 2014an Gure Esku Dagok ikuskizuna eten zuen…

IRUSOIN

Bilbon lehen zinema aretoa sortu zen: Salón Olimpia. 90. hamarkadatik aurrera Euskal administrazioaren gehiegizko kontrolaren eraginez zinemagile asko Espainiako (Madril batez ere) beste hiri batzuetara joan behar izan zuten.

Irusoin Eresoinkatik jaio zen 1987an. 90. hamarkadan bikoizketen krisia. 2005ean Edertrackekin fusionatu zen eta Mixer estudioak sortu zituzten. Hasieran euskarazko bikoizketak egiten zituzten. Animazioko pelikulak (Karramarro Uhartea) sortu zituzten, baita  fikziozkoak ere (Aupa Etxebeste, Loreak…), geroago ETBrekin harremanetan jarri eta dokumentalak egiten hasi ziren.

Hainbat saritan parte hartu dute, horien artean Goya sariak eta nazioarteko jaialdiak.

Euskal Herrian ikus-entzunezko produktuak sortzea zaila da. Arazo nagusiena da diru-laguntzak ez zaizkiela ematen eta horren ondorioz euren produkzioa mugatua dago.

Iñaki Gomez Irusoineko produktore exekutiboak euskal ekoiztetxeek jasotzen dituzten finantziazioari buruz hitz egin du. Nora jo beharko genuke pelikula bat egin nahi izango bagenu? Laburbilduz, telebistara jo beharko genuke, proiektua aurkeztu eta bankura joan telebistaren eskainitako abalarekin.

Nahiz eta euskal herriko merkatua zabaldu den, gaur egun oraindik oso txikia izaten segitzen du. Ez dago diru-laguntzarik eta egoera ez da aldatu. 2007an krisiaren eraginez egoerak okerrera egin du ekoiztetxetan. Euskal Herriko ikus-entzunezkoak enpresa handien menpekotasun egoera batean dagoela esan dezakegu. Arazo kulturala izan daiteke, Espainian bigarren mailako industria modutzat jo izan baitira ikus-entzunezkoak, gutxietsi egiten dira. Mentalitatea aldatu eta fede gehiago eduki behar dugu eta inbertitu.

EITB

1982 sortu zen. Hasieran Iurretan kokatua, gero Miramonen eta 2007an Bilbon (egoitza nagusia). Kate garrantzitsuenak  ETB1 eta ETB2 dira- gaur egun. ETB Sat 2001ean sortu zen Espainiara eta beste herrialdetara zabaltzeko asmoz. Gaur egun ETB3 euskarazko kate bat da, ETB4k pelikulak, telesailak… emititzen ditu. Audientzia gehiago lortzeko asmoz satelitezko emisioa martxan jarri zuten, Amerikan ere zabaldu zuten.

Azkenaldian mehatxuak jasan dituzte. Duela gutxi euskaldun ezagunak espainiarrak nolakoak ziren deskribatu zuen programa bat emititu zuten baina hauek iraindu zituztenez telebistatik kentzea erabaki zuten naiz eta umorezko saio bat izan.

Edukia aldatuz joan dira gizartean ohitura kulturalak aldatu direlako. Kontratu autonomoak egiten joan dira orain arte baina jendea kexatu egin da, esplotazio moduko bat zelako. Epaitegietara joan eta lankideei arrazoia eman diete. Autonomoak zerbitzu desberdinak emateko prest egon behar dira eta langileak ETBrentzat bakarrik lan egiten dute, beraz autonomo faltsuak direla esango genuke.

PNV eta PSE EITB berrestrukturatzeko asmoa dute. Publikoa danez indartu egin behar da eta euskara indartzeko ezinbesteko tresna da enpresa hau. Ospea galdu duela diote azken urteotan eta hori hobetzeko produkzio erakargarri bat egin behar dela.

ETB kate publikoa eta hura kontrolatzen dutenak alderdi politikoak dira. Beste hedabideak pribatuak dira eta nahi dutena egin dezakete baina telebista kate publiko batek betebehar finko batzuk ditu.

GRUPO NERVIÓN

1986an tokiko hedabide modura sortu zen Bilbon, bertako eta inguruko kontuak helarazteko beharra ikusi zutelako. Radio Nervión ere urte berrian sortu zen eta gaur egun beste batzuk ere badituzte, Radiogorbea, Radio Donosti, Radio Tropical. Hasieran komunikabideen artean konpetzentzia handia zegoenez arazo eta eragozpen asko eduki zituzten komunikabidearen garapenean. Konpetentzia asko hasieran.

Euren helburu nagusia tokian tokiko gertakizunen inguruan hitz egin eta informatzea da. Gaur egun 100 langile baino gehiago dira enpresa honen parte.

Telebilbao talde honetako hedabide bat da. 1992 sortu eta taldearen lehen telebista izan zen eta euren ezaugarririk garrantzitsuena komunikabide handitan agertu ezin diren programak eskaintzen dituztela. Finantziazioari dagokionez, gobernutik ez dute dirurik jasotzen, ez Eusko Jaurlaritzatik, beraz, enpresa pribatua da, iragarkiak izanik euren diru-iturria.

Interesgarria iruditu zait iragarkien iraupenaren arabera prezioa aldatu egiten dela.

Ondorio nagusiak dira entzuleen leialtasunari esker aurrera egitea lortu dutela eta publikoarekiko gertutasuna erakusten dutela edukiak oso gertukoak baitira. Hala ere esan beharra dago programazio osoa gaztelaniaz dela.




Utzi iruzkina: