Flash

iker larranaga 1473958737635 Iker Larrañaga | 2017-04-07 10:21

Irratia eta totalitarismoa

1897an sortu zen irratia. Guglielmo Marconi italiarrak haririk gabeko telegrafoa patentatu zuen eta 1901ean lehen aldiz Kornuallesetik Ternuara mezu bat bidaltzea lortu zuten. Lehenengo Mundu Gerra hasi baino lehen Marconiren konpainia zen nagusi baina beherakada izan zuen militarrek irratia monopolizatu zutelako. 1920. hamarkadan iritsi zen irratia Euskal Herrira.

Demokrazia liberala krisi sakonean sartu ondoren sortu zen totalitarismoa. Boterea pertsona bakar (Alemanian Hitler, Italian Mussolini, Espainian Franco, Portugalen Salazar…) batek zeukan eta horrek boterearen deshumanizazioa ekarri zuen. Heterodoxiaren arriskua ere ekarri zuen, guztiak alde berdinera egin behar izan baitzuten. Esan bezala, estatua biztanleen gainetik zegoen, hau da, alderdi politiko bakarrak gobernatzen zuen eta askatasun indibidualik ez zegoen, beraz, errepresioa eragin zuen.

Teknologiaren eta pentsamenduaren arteko loturari dagokionez, irratia tresna eraginkorra bihurtu zen pentsamenduaren ideiak zabaldu eta herritarrengana iristeko. Bigarren Mundu Gerran funtsezko teknologia bihurtu zen.

Hannah Arendt (1906-1975) alemaniarrak totalitarismoa ikertu zuen emakume garrantzitsua izan zen. Nahiz eta bere burua pertsona erlijiosotzat ez izan, judutar sentitzen zen. Filosofia eta teologia ikasketak burutu zituen. Totalitarismoaren Jatorriak liburua argitaratu zuen. Bertan inperialismo eta antisemitismo gaiak jorratu zituen baita faxismo (nazionalismo autoritarioa zela zioen) eta nazismo (estatuaren botere mugak hausteko sistema bat zela zioen) kontzeptuen arteko bereizketa ere.

Gai honen inguruan Pier Paolo Pasolini zuzendariaren Salò o le 120 giornate di Sodoma (Les Cent Vingt Journées de Sodome, ou l'École du libertinage nobelan oinarritutako filma) pelikula ikusi genuen. Zinemaren historiako eztabaidagarriena izan dela esan daiteke toki askotan zentsuratu baitzen. Saló Bigarren Mundu Gerra amaieran (Alemaniako nazismo garaia) existitu zen Italia iparraldeko estatu bat izan zen, Mussolini zuena estatuburu.

Protagonistak lau pertsonai boteretsu dira, lauak faxistak, bederatzi gizon eta emakume bahitu eta jauregi batera eramaten dituzte. Bertan tortura imajinaezinak (tortura sexualak, umiliazioak...) jasaten dituzte 120 egunez baina pelikulak soilik lehenengo 3 egun amaigabeak irudikatzen ditu. Boteretsuak dute botere guztia, hau da, erlijioan ere, ez dago inor euren gainetik. Zapaltzaileen gozamena eta zapalduen sufrimendua ederki islatzen ditu filmak. Gaur egun ere totalitarismoa beste modu batzuetara antzeman daiteke, ekonomian adibidez.

Feminismoa eta telefonoa

1876an Alexander Graham Bellek telefonoa patentatu zuen. Hasieran hegemonia britainiarra zen kable bidezko telekomunikazioan. Telefonoak gizartea antolatzeko modua aldatu zuen, izan ere Deszentralizazioa ahalbidetu zuen. 1884. urtean iritsi zen telefonoa Euskal Herri iparraldera, Frantzian azpiegiturak jartzen hasi zirenean. XIX. mendean tokiko sarearen beharra zegoela ikusi zuen Bizkaiko Foru Aldundiak, beraz, 1915an hasi ziren martxan jartzen.

1878an Bellen konpaniak New Havenen (AEB) telefonogunea jarri zuen. Telefono batzuk zentral batera konektatuta zeuden eta bezeroak aldi berean telefono-linea erabil zezaketen. Telefonogune hark hasieran 21 bezero zituen. 1880an 138 eta urte bat beranduago 408. Langileen zeregina bezeroen deia jasotzea zen, hauek zein zenbakirekin hitz egin nahi zuten esaten zieten, itxaroteko esan eta beste langile batek zenbaki hori zeukanari deitu eta biak harremanetan jartzen ziren.

Hasieran langileak umeak ziren bizkorrak zirelako baina askotan komunikazioa oztopatzen zuten. Hori dela eta emakumeak kontratatzea erabaki zuten, gutxiago ordaintzea posible zelako, sindikatuetan parte hartzea debekatuta zutelako…. Kontratazio politika hori azkar hedatu zen beste herrialdeetara, Kanadara, EBra, Frantziara, Espainiara….

Emakume langile horiek 16-26 urte bitarteko ezkongabeak izan behar ziren, telefonista lana bakarrik zutenak. AEBn adibidez 10-11 orduko lanaldiak izaten zituzten astean 6 egunez eta 7 dolar soilik irabazten zuten.

1892an kommutagailu automatikoa sortu zen eta honek operadorearen laguntza gabe deiak egitea ahalbidetzen zuen. Lau urte geroago (numerazio-sistema) sortu zen eta honek telefonisten lana murriztu zuen. Telefonistei esker emakumea ordainpeko lan-munduan sartu zen XIX. mendean.

1870. hamarkadan bigarren industria iraultza hasi zen eta honek produkzio modu berria ekarri zuen. Hasieran lanpostuak gizonak betetzen zituzten baina poliki-poliki emakumeak sartzen hasi ziren. XIX. mendean exodo maskulinoa gertatu zen. Emakume gehienak lehen sektoran lan egiten herrietan geratu ziren egoera penagarri batean, produkzio-sistema eta sistema politikoak txarra ziren. Izan ere boto-eskubiderik ez zuten.

Telefonoa garai hartan ezinbestekoa bihurtu zen produkzioaren esportaziorako eta lehengaien inportaziorako. Emakumeei pixkanaka fabriketako ateak zabaldu zitzaizkien batetik gizonezkoen indarrik behar ez zelako lan batzuk betetzeko eta bestetik, enpresaburuak ikusi zutelako emakumeei gizonezkoei baino gutxiago ordaintzea posible zela.

Ordainsari txikiak irabazten zituzten lan berdina egiteagatik, erantzukizun postutatik urrun zeuden oraindik, ordezkari eta agintariak bozkatzeko eskubiderik ere ez zuten. Industriara ez ezik, mundu akademikora sartzen joan ziren nahiz eta oraindik desberdintasun asko egon: bozkatzeko aukerarik ez zuten oraindik eta lanpostu berdinetara heltzeko eskubiderik ere ez zuten. Emakumeak beraz bide propioa urratzen hasi ziren. Mugimendu sufragistak sortu ziren, aipagarriak dira Emmeline Pankhurstek sorturiko gose-grebak, kale-agerraldiak eta Emily Davisonen heriotza.

Zeelanda berria izan zen lehenengoa legea aldatzen (1893), ondoren, Australia, Europako zenbait herrialde… Emily Pankhurst: “Gure helburua ez da legeak bortxatzea, berauek berridaztea baizik”.

Sufragistas pelikula ikusi genuen. Britainia Handian dago kokatuta, XIX. mende amaieran eta XX. mende hasieran hain zuzen ere.  Sufragio berdina lortzeko mugimenduan ibilitako lehen emakumeen bizitza irudikatzen da bertan. Alde batetik, garai hartako emakumeen egoera islatzen du, bestetik garaian komunikabideek zuten garrantzia ikusten da, eta azkenik, ideologia feminista ondo islatzen da.

Esan beharrik ez dago gaur emakumeen egoera oraindik penagarria dela eta berdintasunerako bidea luzea dela.

Telebista eta Frankfurteko eskola

Euskal herrian lehen aldiz emititu zen euskarazko programa bat 1965ean izan zen, pilota partidu bat hain zuzen ere.

Frankfurteko eskolak XX. mendeko 20. hamarkadan sortutako jatorri eta formazio marxista sendoa zuen mugimendua dan egoera ekonomikoa eta soziala salatzeko

Marxismoak ekonomiaren kritika egiten du eta aberastasuna gutxi batzuen eskutan zegoela salatzen du, hau da, langileak egiten duten lanari esker batzuk bakarrik aberasten dira. Egoera hori aldatzeko ez da ekonomia bakarrik aldatu behar, pertsonen jakintzak ere aldatu behar dira. Marxismoa arlo ekonomikora bakarrik zuzendu zela kritikatu zuten eta komunikabideak direla ezagutza eta pentsamendu kritiko hori sustatu zutenak.

Jürgen Habermas Marx moderno izan zela esan daiteke. Kazetari bezala hasi zen lanean, ondoren Frankfurteko unibertsitatera joan zen ikerketa sozialen inguruan ikertzeko.

Beste unibertsitate batean zuzendari izan zen hainbat urtez eta bertan teoria politiko desberdinak aztertu zituen. Frankfurten erretiratu zen.

Euskal herriko egoerari dagokionez

kritika ezker tradizionalari, lanaren antolaketan eta ekoizpenean zentratzen zelako eta ez kasu funtsezko beste arlo batzuei (sexualitatea, hezkuntza….)

frankfurteko masa kultruala ktirikatu, honen ikus nagusienetarikoa (telebista) garrai hartan hasi zen hemen sustraitzen.

La Ola pelikulak gizarteari kritika bat egiten dio, gazte mugimenduak beharrezkoak direla irudikatzen du, baina betiere mugak errespetatuz.

Argazki-makina eta sozialismoa

Sozialismoa langile pobreak sortu zuten industrializazioaren ondorioz liberalismoari kontra egiteko eta langileen berdintasuna eta eskubideak aldarrikatzeko.  Gaur egun sozialismoa daukan herririk ez dago, nahiz eta sozialistatzat definitzen diren herrialdeak badauden, baina hauek kapitalismora jotzen dute.

Argazki-makinaren bitartez irudiek errealitatearen egoera erakusten zieten herritarrei, izan ere, askok ez zekiten irakurtzen. Garaiko propaganda moduko bat egiteko tresna izan zen. 1840ko hamarkadan iritsi zen argazki kamera Euskal Herrira.

Ikusi dugun pelikula Norma Rae izan da. Zapaltzaileen, hau da, boteretsuen eta zapalduen arteko borroka baten isla da. Emakume langilearen boterearen agerpena irudikatzen da film honetan. Sindikatuek fabriketako langileei laguntzeko asmoa dute, nahiz eta herritarrak beldurra izan horiekiko.

Internet eta pentsamendu likidoa

Postmodernitateak modernitatean garatutako kontzeptu arrazionalak zalantzan jartzen ditu eta zientzia eta gizartearekiko interpretazio berriak bilatzen ditu. Beste ezaugarri bat da iraganak gaur egun ez daukala zentzurik. Pentsamendu uniformeek ito egiten dituzte askatasuna eta aniztasuna.

Modernitate likidoak errealitatea likidotuz gizarteko esparru (politika, kultura, produktua, merkatua) guztietara jariatzen du fluxua, baita globalizazioari ere, postmodernitatearen motorra.

Nerve (2016) pelikula ikusi dugu. Gaur egungo errealitatea oso ondo islatzen du. Internetaren sorrerak mundua hankaz gora jarri du. Izugarrizko garapena sortu du baina arrisku bat izan daiteke.

Zinema eta nazionalismoa

Bi nazionalismo mota daude: Zibila edo liberala (borondatean oinarrituta. Burujabetza, inperioaren menpe ez egotea) eta kontserbadorea (ezaugarri geografiko, demografiko kulturalak direla eta nazio baten parte sentitu). Zineak eginkizun propagandistiko bat izan zuen. Malditos Bastardos (2009) pelikula ikusi genuen, Bigarren Mundu Gerran Alemaniak okupatutako Frantzian kokatua. Emakume batek bere herritik Parisera  alde egitea lortzen du du bere familiako guztiak hil eta gero. 

 


Utzi iruzkina: