Netiketak, lege batzuk dira. Guztiok lege hauek betez gero, errespetuz jokatzeaz gain, komunikazioa ahalbidetuko dugu. Hona hemen jarraitu beharreko hainbat adibide: - Sarean ez iraindu inor. - Atxikitutako artxiboen tamaina zaindu. - Mezuen zerrenda amaigabea garbitu. - Ez idatzi letra larriz. Azkeneko aholku hau oso bitxia da. Izan ere, edozein blog, foro edo antzekoetan letra larriz idatziz gero, horrek haserrea sor dezake. Askotan, edo hobe esanda gehienetan, ez diegu horrelako gauzei kasurik egiten. Baina txikikeria hutsak diruditen arren, arau hauek kontuan hartu eta guztiok erabiliko...
Azken urte hauetan asko aldatu da internet. Gaur egun erabiltzaileek botere pixka bat eskuratu dugu. Interneteko erabiltzaile izatetik, sortzaile izatera pasa dira batzuk denbora gutxian. Kontrolatu egiten dute, informazioa jasotzeaz gain. Youtube, Flicker, My Space, Del.icio.us. ... dira besteak beste, Web 2.0 fenomenoaren web gune garrantzitsuenak. Gaur egun, internetek sekulako garrantzia dauka. Hori horrela izanik, normala da enpresa handiak sekulako arrakasta duten programen atzetik ibiltzea. Youtube dugu horren adibide. Sekulako booma izan zen eta azkenik, Googlek erosi zuen. Azken ...
Estatu Batuetan zabaltzen ari den fenomenoa da Curriculumak 2.0, eta Web 2.0 dago bere oinarrian. Youtubera edo Google Videora bideo bat igoz gero, lan eskaintzan bat jaso dezakezu. Sinestezina dirudi, baina jaun-andreok benetan ari naiz. Curriculumak enpresaz enpresa bidaltzen ibili beharrean, batzuei errazagoa egiten zaie honelako programa batera bideo bat igo eta deiaren zain geratzea. Hala ere, oraindik ez da seriotasun osoz hartzen zenbait kasutan, baina dirudienez batzuk prest daude beraien bideoak mundu guztien zehar bidaiatzen ikusteko.
Lehengo batean, Luistxo Fernandez eibartarra izan genuen HUHEZIn bere lanaren inguruko hitzaldi bat emateko. Fernandezek, Codesyntax enpresan egiten du lan. Bertan, softwarea eta interneteko estrategiak lantzen dituzte, horrela erabiltzaileei ordenagailu bidezko lana ahalbidetzeko. Luistxo Fernandez, aurki eta sustaturen sortzaile da. Baina baita, blogak egiteko erabiltzen dugun blogak.com ere. Hala ere, proiektu konkretu baten inguruan hitz egitea etorri zen bati...
Orain arte, Internet Explorer, Microsoftek sarean ibiltzeko duen tresna, bakarrik ezagutzen nuen, baina azkeneko klasean Firefox ezagutzeko aukera izan genuen. Firefox, Explorerraren antzeko nabigatzaile bat da eta sekulako erraztasunak ematen ditu. Hona hemen horietariko batzuk: - Euskara erabiltzeko, Euskalbar izeneko tresna bat du. - Argia joanez gero, Interneten zenbiltzan informazio berreskuratzeko aukera ematen dizu. - Arazo bat izanez gero, lehenengo zuri jakinarazten dizute eta gero konpontzen saiatzen dira. Firefox euskaraz dago eta doan jaitsi dezakegu Interneteko librez...
Hona hemen Youtuben aurkitutako bideo bat. Ikaragarria!! tipoa makina bat!!
Lehengo urtean egin genuen bideoa. Kuraiaren Piztu da Piztia abestiarekin. Hik Heuk Produkxions presents...
Oraingo honetan Goierriri pasa diote lekukoa. Zortzi lagunek ekin zioten gose grebari eta astelehenean beste bi lagun gehitu zitzaizkien. Ekimen hau, euskal preso politikoen eskubideak aldarrikatzeko Euskal Herri osoko eskualdeetan antolatu diren txandakako gose greben barruan sartu dute. Goierri izango da, beste hiru bailarekin batera, Euskal Herri mailako ekimenari amaiera emango diona. Larunbatean, Zaldibiako plazan bildutakoek gose-greba egitearen arrazoiak azaldu zituzten agerraldian. Espainiako eta Frantziako estatuen «bahituta» dituzten 621 presoen eta euren senide eta lagunen «sufr...
Aurten ere, urte berriari ongi etorria emateko, bertso saioa antolatu du Etxerat elkarteak. Oiartzungo Elorsoro kiroldegian izan zen lehengo igandean. Preso politikoei eta haien senideei berotasuna helarazteko helburuarekin egiten dute bertso saioa. Aurten bederatzi bertsolari izan ziren bertan, baina Maialen Lujanbiok ezin izan zuen bertan izan: Andoni Egaña, Amets Arzallus, Arkaitz Oiartzabal, Jon Maia, Jon Martin, Julen Zelaieta, Sebastian Lizaso eta Xabier Paya. Gai-jartzaile lanetan Laxaro Azkune aritu zen. Elorsoro kiroldegia toperaino bete zen eta bertan geunden guztiak ia bi orduko ...
Aritz Gorrotxategik idatzitako "bake spamak" artikuluaren inguruan mintzatuko gara. Askok galdetuko dute zer den Spam hitza. Hasiera batean, nik ere ez nekien zer izan ote zitekeen, baina erabiltzaile askok jasan izan dugu Spam izeneko gertakaria. Noiz edo noiz jaso izan ditugu gure e-mailetan inongo erlaziorik ez duten e-mailak. Gorrotxategiri ere horrelako e-mail bat heldu zitzaion. Baina, nola zen posible berak inongo daturik eman gabe, erakunde horrek e-mail bat bidaltzea? Nondik atera zituzten bere datuak? Buruari buelta batzuk eman ostean, aurkitu zuen erantzuna. Erakunde bati eman zi...
blog honetan web 2.0 ikasgairako egin beharreko lanez gain, bururatutako edozer gauza ere bila dezakezu
K guapo, hemen sartzen naizen bakoitzen zerbait berrie dau. Zorionak Kidman!