Firefox

zergatikez 1456153888924 Zergatik Ez? | 2007-02-07 08:06

Orain arte, Internet Explorer, Microsoftek sarean ibiltzeko duen tresna, bakarrik ezagutzen nuen, baina azkeneko klasean Firefox ezagutzeko aukera izan genuen. Firefox, Explorerraren antzeko nabigatzaile bat da eta sekulako erraztasunak ematen ditu. Hona hemen horietariko batzuk:

- Euskara erabiltzeko, Euskalbar izeneko tresna bat du.

- Argia joanez gero, Interneten zenbiltzan informazio berreskuratzeko aukera ematen dizu.

- Arazo bat izanez gero, lehenengo zuri jakinarazten dizute eta gero konpontzen saiatzen dira.

Firefox euskaraz dago eta doan jaitsi dezakegu Interneteko librezale web gunetik. Firefoxez gaina, badaude beste nabigatzaile batzuk, baina Firefox oso erabilgarria omen da. Probatu beharko, ezta?

                                  


Utzi iruzkina: