Interneteko errege-erreginak
Azken urte hauetan asko aldatu da internet. Gaur egun erabiltzaileek botere pixka bat eskuratu dugu. Interneteko erabiltzaile izatetik, sortzaile izatera pasa dira batzuk denbora gutxian. Kontrolatu egiten dute, informazioa jasotzeaz gain.
Youtube, Flicker, My Space, Del.icio.us. ... dira besteak beste, Web 2.0 fenomenoaren web gune garrantzitsuenak. Gaur egun, internetek sekulako garrantzia dauka. Hori horrela izanik, normala da enpresa handiak sekulako arrakasta duten programen atzetik ibiltzea. Youtube dugu horren adibide. Sekulako booma izan zen eta azkenik, Googlek erosi zuen.
Azken batean, enpresa gutxi batzuk dira guztiaren jabe egiten ari direnak. Horregatik, asko ideia berriak pentsatzen dabiltza ia horrela dirudun egin daitezken. Hala ere, mundu hau ez da dirudien bezain erraza. Enpresa gutxi horiek izango dira boterea dutenak, baina azken erabakia, askotan, guk hartzen dugu. Gu baikara programa horiek erabili behar ditugunak.
Iruzkinak
indezent 2007-02-07 09:06 #1
jodeeee.... vaya ritmo. Oeoeoeoeoeoeoe!! Eutsi goiari
Utzi iruzkina: