SPAMak
Aritz Gorrotxategik idatzitako "bake spamak" artikuluaren inguruan mintzatuko gara. Askok galdetuko dute zer den Spam hitza. Hasiera batean, nik ere ez nekien zer izan ote zitekeen, baina erabiltzaile askok jasan izan dugu Spam izeneko gertakaria. Noiz edo noiz jaso izan ditugu gure e-mailetan inongo erlaziorik ez duten e-mailak. Gorrotxategiri ere horrelako e-mail bat heldu zitzaion. Baina, nola zen posible berak inongo daturik eman gabe, erakunde horrek e-mail bat bidaltzea? Nondik atera zituzten bere datuak? Buruari buelta batzuk eman ostean, aurkitu zuen erantzuna. Erakunde bati eman zizkion bere datuak eta erakunde hori izan zen bere datuak beste erakundeari eman zizkionak. Askotan, gure datuak inongo eragozpenik gabe ematen ditugu eta horrek, gero, arazoak ekartzen dizkigu.
Interneten, gure informazioa nahi duten bezala erabiltzen dute eta askotan gu ez gara hortaz ohartzen. Sinestezina dirudien arren, badira gutxi batzuk "tranpa" horretan erortzen direnak. Beraz, arazo hau konpondu nahi badugu, kontu handiz ibili behar dugu gure datuak ematerako garaian.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: