Zergatik Ez?

egin nahi duzuna

Estilo Liburua

zergatikez 1456153888924 Zergatik Ez? | 2007-01-10 18:28

Eskoriatzako HUHEZI fakultatean emandako beste hitzaldi batez mintzatuko gara oraingoan. Irene Arrats, Berriako euskara zuzentzaileak, Berriako Estilo Liburua kaleratu du orain dela gutxi eta liburu horren inguruan hitz egitera etorri zen. Estilo liburuaren helburua irakurleari laguntzean datza. Laguntza hori eman ahal izateko, hainbat zatitan banatu du liburua: hiztegia, ortotipografia, onomastika, deontologia, informazioa eta interpretazioa, idazkuntza eta hitz zerrendak. Honela, edonork dituen dudak azaldu eta baliabideak sortu ditu. Arratsen esanetan, hedabide bakoitzak bere...


Iban Arantzabal

zergatikez 1456153888924 Zergatik Ez? | 2007-01-10 18:00

Web 2.0 ikasgaia zela medio, Iban Arantzabal gonbidatu zuten hitzaldi bat ematera HUHEZI fakultatean. Elgetar honek, Goiena.net eta Sustatu.com webguneetan editore lanak egin zituen, baina gaur egun Arrasate Irratiko Telematika zuzendari lanetan dabil. Hitzaldia interesgarria izan zen, hainbat esparru landu baitzituen Arantzabalek Eskoriatzan emandako hitzaldian. Blogen gaia ere ez zuen urrun izan oraingo honetan. Blogen inguruan, hainbat gomendio eskaini zizkigun ikasleei. Izan ere, gaur egun, izugarrizko garrantzia dute blogek. Bestalde gure hitzkuntza sustatu dugula ere aipatu zue...


Web 2.0 Kontzeptua

zergatikez 1456153888924 Zergatik Ez? | 2007-01-10 17:07

Euskal Herrian izan da Tim O´Reilly eta Berria egunkariak elkarrizketa bat egin zion honek asmaturiko Web 2.0 kontzeptuaren inguruan. Ez dago esan beharrik interneten oso aditua dela Tim O´Reilly (Cork, 1945), pentsa, "Informatikaren gurua" ere izendatu batzuek. Web 2.0 kontzeptua 2004. urtean sortu zen. Hainbat plataforma daude bere baitan, hala nola: youtube (bideoak), wikipedia (entziklopedia) eta flickr (argazkiak) besteak beste. Hori horrela izanik, edozein pertsonak bere txokoa eduki dezake interneten. Honela, informazioa elkartrukatu eta gehitu dezakete. Azken fi...


Web 2.0 ikasgaian, blogen inguruko iritzia eman behar genuen. Lan hauxe jarri zigun irakasleak eta nire bost proposamenak honako hauek dira. Ea zuen gustukoak ere badiren: Nire lehenengo proposamena The Indezents bloga da. Zer esango dizuet ba nik honen inguruan? Bera bezalakorik ez dagoela eta sekulako bloga sortu duela. Gainera orain dela gutxi Sustatu Saria irabazi zuen eta baita ipotx bat etxera eraman. Zorionak Mikel!! Oso interesgarria da eta bertara sar zaitezten gonbidatzen zaituztet. Ez zarete damutuko! Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanaren webloga da hurrengo proposamena. Goierriko ...


Kaixo guztioi! Aspaldi da blog hau sortu nuela eta oraindik ez dut ia estrenatu. Blog gaixoa bakar bakarrik dagoela ematen du, inork maite ez balu bezala. Egia da bai azken urte hauetan blogen kontzeptua reboluzioa bat bihurtu dela, jende askok erabiltzen baitu bere blog propioa. Baina, ni ez naiz idazten oso zalea eta horregatik, orain arte, ez diot eman inongo erabilerarik. Hala ere aurten Web 2.0 ikasgaia genuela eta blog bat egitera gonbidatu gintuzten. Bertan lanak eta bakoitzaren burutapenak idazteko. Hori dela eta, hemendik aurrera ikusi ahal izango dituzue nik idatzitako artikulu ge...


holaxe ba

4
zergatikez 1456153888924 Zergatik Ez? | 2006-10-04 14:54

Hementxe ba!Ez dauket eze interasanteik esateko... besteik gabe...


zergatikez 1456153888924

blog honetan web 2.0 ikasgairako egin beharreko lanez gain, bururatutako edozer gauza ere bila dezakezu