Estilo Liburua
Eskoriatzako HUHEZI fakultatean emandako beste hitzaldi batez mintzatuko gara oraingoan. Irene Arrats, Berriako euskara zuzentzaileak, Berriako Estilo Liburua kaleratu du orain dela gutxi eta liburu horren inguruan hitz egitera etorri zen.
Estilo liburuaren helburua irakurleari laguntzean datza. Laguntza hori eman ahal izateko, hainbat zatitan banatu du liburua: hiztegia, ortotipografia, onomastika, deontologia, informazioa eta interpretazioa, idazkuntza eta hitz zerrendak. Honela, edonork dituen dudak azaldu eta baliabideak sortu ditu.
Arratsen esanetan, hedabide bakoitzak bere printzipioak dituen moduan, pertsona bakoitzak ere bere idazteko era propioa du. Baina, Estilo liburu hau, Berriako irizpideen arabera osatu du. Bertan, Berria egunkarian erabiltzen den hiztegia aurkituko dugu: zuzena eta erakargarria.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: