blogen inguruko hausnarketa
Web 2.0 ikasgaian, blogen inguruko iritzia eman behar genuen. Lan hauxe jarri zigun irakasleak eta nire bost proposamenak honako hauek dira. Ea zuen gustukoak ere badiren:
Nire lehenengo proposamena The Indezents bloga da. Zer esango dizuet ba nik honen inguruan? Bera bezalakorik ez dagoela eta sekulako bloga sortu duela. Gainera orain dela gutxi Sustatu Saria irabazi zuen eta baita ipotx bat etxera eraman. Zorionak Mikel!! Oso interesgarria da eta bertara sar zaitezten gonbidatzen zaituztet. Ez zarete damutuko!
Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanaren webloga da hurrengo proposamena. Goierriko taldeak sortutako bloga da eta beraien esanetan "taldearen barne eta kanpo komunikaziorako balioko duen tresna da". Hori da Goierriko AHT Gelditu! elkarnaren xedea. Nahiz eta artikulu batzuk Goierriko jendearentzat zuzenduak izan, beste artikulu asko ere badaude. Beraz, sar zaitez!
Opus Nigrum da nire hurrengo bloga. Nahiz eta azken aldi honetan nahiko geldirik egon, blog honek badu bere xarma. Berak azaltzen duen moduan edozein gai edo zentzugabekeria idazteko erabiltzen du bloga. Gainera Youtubetik hartutako bideoak ere baditu. Animatzen zaituztet bertara sartzera.
Hurrengo bloga Motor Sport da. Nabari da blog honen egileak kotxeak maite dituela. Izan ere, blog hau "motor eta gurpilak dituen edozeren inguruan hitz egiteko da" dio berak. Beraz, horrelakoetan zaletuak bazarete sartu blog honetara eta egin zuen aportazioak!
Horiek dira niri interesgarriak iruditu zaizkidan blogak. Interesik baduzue, bertara sartu besterik ez duzue egin behar. Eta sartuz gero espero dut gustukoak izatea.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: