Web 2.0 Kontzeptua
Euskal Herrian izan da Tim O´Reilly eta Berria egunkariak elkarrizketa bat egin zion honek asmaturiko Web 2.0 kontzeptuaren inguruan. Ez dago esan beharrik interneten oso aditua dela Tim O´Reilly (Cork, 1945), pentsa, "Informatikaren gurua" ere izendatu batzuek.
Web 2.0 kontzeptua 2004. urtean sortu zen. Hainbat plataforma daude bere baitan, hala nola: youtube (bideoak), wikipedia (entziklopedia) eta flickr (argazkiak) besteak beste. Hori horrela izanik, edozein pertsonak bere txokoa eduki dezake interneten. Honela, informazioa elkartrukatu eta gehitu dezakete. Azken finean, pertsonak elkarlanean aritzeko eta gauzak elkartrukatzeko gunea da. Gainera, baliabide hauek guztiak doakoak direnez, izugarrizko sarea sortu dute.
Dagoeneko sortu omen dute Web 3.0 fenomenoa eta badirudi aurreko kontzeptuak laister zahartuko direla. Amaitzeko, aipatu, norbaitek interesik baldin badu Tim O´Reillyren elkarrizketa irakurtzeko hemen atxikiturik doakiola.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: