Gizona, egunero bezela bere etxe azpian duen parkean zehar paseotxoan dabil. Udazkena da eta, lehen hartxintxar bidea zena, orain hosto galkorrezko erreka dirudi. Oinak hostoz bustitzeari garrantzirik eman gabe, gizona, poliki-poliki badoa parkearen punta batetik bestera. Bidaia horretan zehar, halabeharrak bi pertsona ikusiarazi dizkio. Hasieran ez du arreta handirik ipini, baina hurreratu denean konturatu da estanpa ez zela ohikoa. Ume bat bere karrotxoan lo da. Aldiz, aguretxo bat, kulunkari bultzaka dabil, suabe-suabe, denbora eten nahian edo, konturatu gabe parkean hi...
Itsugabean egiten direnak, gure aurka dotoz. Gerra deklaratu digute, eta gerrak ez dira komenigarriak izaten, kaltegarriak direlako, noski. Umekeria besterik ez zena, helduen kontu bilakatu da. Edo bihurtu. Jolasa zena jokoa da orain...
Gizakia pentsatzen hasi zenetikasmatu behar izan zuen zerbait azaltzekozergaitik zuen galdetzeko gaitasuna,azken batean zergaitiaren zergaitia.Sinestu ezinik zebilen norbaitek nahi gabebegiak ixterakoan bide ezezagun batenamaieran zegoela...berarekin hil zan ametsa.Hori bai asmakuntza onaune latzak ahaztu arazten dizkidana.Betikotasunaren bila luze horibotoia off-en jarri ta amaitua dago.Hezitu egin gaituzte begi honen peanona eta txarraren patroia inposatuz,baina botoia off-en jarri bezain pronto,ez onik ez txarrik...hil da jainkoa!!Egia da zerbait behar dugulazalantzaren etekina garestia ...
Jardineko lorea hazita eta edertuta dago. Eta urtaroak joan eta etorri dira, eta loreak berdin jarraitzen du. Umeak baloiarekin jolasten dira honen inguruan, eta sokasaltoan ere bai. Salto bakoitzeko, lurra eta sokaren arteko kolpe eta kantu bateko silaba bana entzuten da. Euria hasi da eta umeak plisti-plasta saltoka dira, lorearen inguruko lokatzetan, otoi paganoa balitz. Azkenean, umeak aspertu eta euri fin baten azpian, ihesari ekin diote; guztiak, bat ezik. Agure bati begira dago, denbora luzez, oharkabean, bertako banku batean eserita egon dena. Umea agureari hu...
[...]A continuación, se ha realizado el izado de bandera y el tradicional homenaje a los que dieron su vida por España, que ha concluído con la pasada de la Patrulla Aguila dibujando los colores de la enseña nacional sobre el cielo madrileño.[...] ¿Y si dieramos la vuelta a la situación? Tal vez cambiarían las cosas, o tal vez no. Hoy, 12 de Octubre de 2009. Mi mas sentido odio a los militares chulos y creídos; también a los perritos falderos.
Gaua bukatu denean eta eguzkiaren lehen printzak agertzen hasten direnean, konturatzen zara; ulertzen duzu iluntasunaren orduetan gertatutakoa magikoa izan dela. Eta bai, nahiz eta konturatu ez, ilargi betea zegoela jakin duzu. Baina jadanik oroitzapena besterik ez da. Zure memoriaren kutxaren batean, nonbaiten ezkutaturik daukazu, noizbehinka berreskuratzeko asmoz. Leku eskuragarri batean. Horrelakoa da gure bizitza eta hala gertatu da orain arte. Zelakoa izango den ez dakit, etorkizuna astunegia baita nere buruan gordetzeko, ezinezkoa da memoriaren kutxetan sartu. Edo agian b...
Zergatik ez ume izan betiko? Zergatik oroitzapenaz beterik nago? Zergatik aldi berean etorkizunerabegira jartzen naiz? Zergatik ez? Zergatik bai? Zergatik ametsak lortzkeo borroka egin? Zergatik maitasuna? Zergatik gorrotoa? Zergatik arrazoia? Zergatik ni? Eta zu, zergatik zu? Zegatik jainko hau eta ez jainkosa hori? Zergatik aukeratu beharra? Zergatik? Zergatik ain da zaila? Zergatik erreza aldi berean? Zergatik ez kontraesana? Izaten da urtero urtero, egun bat, egun berezi bat. Egun berezi horretan, ez dakigu zergatik, baina gertatzen da, gertatu behar ez dena... Zergatik z...
Badira gauza ugari gure bizitzan, muturren aurrean ditugunak, baina ez ditugunak ikusten. Egunen batean, zirkustantzia jakin batzuk bat egiten dute, eta gauza oharkabatuen presentziaz konturatzen gara. Horixe gertatu zait neri. Lagun bati esker, arreta jarri nion pianoaren soinuari. Zerbait berezia igarri nuen. Nolabait esateko, musikak inguratu egin ninduen, noten atximurkada goxoak sentitu nituen, musikak ozen xuxurlatu zuen nire belarrira… eta soinu hori behin eta berriz entuzten dut, aldi bakoitza, lehenengoa balitz bezela. Oporrak luze egiten zaizkit. Eguneroko errutinatik irte...
1989aren maiatzaren 1ean jaio eta ordutik hona Bergaran bizi den ikasle baten bloga. Inperfektu perfektua izan nahi duena, baina hori izatea bilatzen ez duena... Auskalo nolakoa den nire geroa, eta bost axola iragana... ORAINA da bizi beharrekoa!
Nietzschek jainkoa hil bazuen, Übermenschek hilko zuen Nietzshe ez?