Lorategiko estanpa.
Jardineko lorea hazita eta edertuta dago. Eta urtaroak joan eta etorri dira, eta loreak berdin jarraitzen du. Umeak baloiarekin jolasten dira honen inguruan, eta sokasaltoan ere bai. Salto bakoitzeko, lurra eta sokaren arteko kolpe eta kantu bateko silaba bana entzuten da. Euria hasi da eta umeak plisti-plasta saltoka dira, lorearen inguruko lokatzetan, otoi paganoa balitz. Azkenean, umeak aspertu eta euri fin baten azpian, ihesari ekin diote; guztiak, bat ezik. Agure bati begira dago, denbora luzez, oharkabean, bertako banku batean eserita egon dena. Umea agureari hurbildu zaio eta galdetu dio:
- Zergatik ximeltzen ez den lorea?- eta erantzuna, ahots pausatu baina sendo baten bitartez.
- Hau, lore eder hau, plastikozkoa da; eta bere jainkoa gurea baino eskuzabalagoa da...-
Umea, buelta erdi hartu eta korrika abiatu da lehen ihes egindako lagunengana. Euria eten egin da eta laino artetik eguzkia behar lukeenak, bere presentziaren berri sinple bat eman du.
Iruzkinak
Demonocrazy 2009-10-13 19:45 #1
Aita, ama, zenbat urterekin ezkonduko naiz?
Ximeltzen ez den lorea, ez da lore bat, hiltzen ez den pertsona bat, pertsona ez den bezala, antzerako itxura edukiko du, baina hori bakarrik dauka, itxura. Plastikozko umeak ez dute jolasten, plastikozko agureak ez dute jakintza banatzen.
Mesedez jainko, ez izan eskuzabala!
Ibantxo 2009-10-13 20:23 #2
<p>Orduan, plastikozko edo egurrezko jainkoak ere ez dira jainkoak... antzeko itxura bakarrik eukiko du, hori bai. Ta lorea noizbaiten simeltzen bada? Nola jakin simelduko ez dela? Nola jakin orduan lorea den edo lore itxura besterik ez daukan? hum...</p>
Demonocrazy 2009-10-14 21:01 #3
Xumeltzen ez den lore bat ez delako lore, zuk momentu baten ezagutu duzun pertsona, lorea... ezin dezu benetan bere izaera ezagutu, globalki aztertzen beti aurkitzen dira naturala eta artifizialaren desberdintasunak. Egurrezko jainkoei buruz, bakarrik esan nahi det, jainkoren baten aurrean makurtzen ikusi ditudan denak, harrizko, plastikozko... jainko baten aurrean makurtzen ikusi ditudala.
Ibantxo 2009-10-14 22:00 #4
Ume horrek ez dau desberdintasunik aurkitu.
Utzi iruzkina: