Denboraren arerioak.

1

   Gizona, egunero bezela bere etxe azpian duen parkean zehar paseotxoan dabil. Udazkena da eta, lehen hartxintxar bidea zena, orain hosto galkorrezko erreka dirudi. Oinak hostoz bustitzeari garrantzirik eman gabe, gizona, poliki-poliki badoa parkearen punta batetik bestera. Bidaia horretan zehar, halabeharrak bi pertsona ikusiarazi dizkio. Hasieran ez du arreta handirik ipini, baina hurreratu denean konturatu da estanpa ez zela ohikoa. Ume bat bere karrotxoan lo da. Aldiz, aguretxo bat, kulunkari bultzaka dabil, suabe-suabe, denbora eten nahian edo, konturatu gabe parkean hiru pertsona daudela eta guztiak dihardutela denborarekin burrukan. Burruka latz eta zeharo desberdinak, bihotz taupadak desberdinak diren moduan. Bizkorrak, motelak, etenak,...

    Gizona bere eguneroko paseotxoan jarraitu du, eta urruntzen zihoan einean, umearen negarra entzuten du, gero eta ozenagoa. Atzera begiratu gabe eszenaldia irudikatu du bere buruan. Agurea kulunka laga eta eta umea hartzen du besoetan, bere esku lakarrekin laztan gozoak eginez. Umea isildu denean, beso batean umea daramala, agureak karroari bultza egiten hasi da, pauso txikiak emanez etxeruntz hartu duelarik...

    Gizona lapsus ñimiñoa pasa eta konturatu da umea eta agurea bertan dirautela, bata negarrez eta bestea kulunkari bultzaka, emeki-emeki denbora eten nahian edo... Paseotxoa bukatutzat eman du eta etxeruntz abiatu da, umearen negarra burutik kendu ezinik eta agurea, bihar ere, parkean egongo ote den galdezka.

 

 

 

Demonocrazy

Demonocrazy 2009-12-01 20:13 #1

Ze izango zen gutaz denboraren dimentsiorik gabe? Ez ahal dago gure izaeraren barruan, denbora? Naizena banaiz nire herrian jaiotzeagatik, naizena naiz denbora konkretu honetan jaiotzeagatik eta nire jaioterriari begirotasuna zor badiot, nire denborari, garaiari, dimentsio fisiko horri begirotasuna zor diot.

Ez nais denborarekin burrukan hasiko, alderantziz, denborarekin jolasean hasiko naiz. Berak eman dit bizitza eta berak kenduko dit bizitza, baina bitarteko esperientziak bertan geltiko dira, udazkeneko ostoak bezala.


Utzi iruzkina: