Hil da Jainkoa - Pi.L.T

4

Gizakia pentsatzen hasi zenetik
asmatu behar izan zuen zerbait azaltzeko
zergaitik zuen galdetzeko gaitasuna,
azken batean zergaitiaren zergaitia.
Sinestu ezinik zebilen norbaitek nahi gabe
begiak ixterakoan bide ezezagun baten
amaieran zegoela...berarekin hil zan ametsa.
Hori bai asmakuntza ona
une latzak ahaztu arazten dizkidana.
Betikotasunaren bila luze hori
botoia off-en jarri ta amaitua dago.
Hezitu egin gaituzte begi honen pean
ona eta txarraren patroia inposatuz,
baina botoia off-en jarri bezain pronto,
ez onik ez txarrik...hil da jainkoa!!
Egia da zerbait behar dugula
zalantzaren etekina garestia delako.
Galdera honen erantzuna nik ez dakit
nahiz eta piloa asmatzeko kapaza izan.
Argi daukadana honako hau da:
heriotzaren mamuarekin manipulatu gaituztela
ta manipulazioa gorrotatzen dut.
Horregaitik...hil da jainkoa!!
 

Demonocrazy

Demonocrazy 2009-10-19 19:22 #1

Nietzchek jainkoa hil zuen, orain guk Nietzche akatuko dugu, pentsamendu unidirekzionalen dogmen aurka! Gauza horrela gertatu zen, gutxi gora-behera:

http://www.dosisdiarias.com/2009/10/2009-10-07.html

Ibantxo

Ibantxo 2009-10-20 20:24 #2

Pena eskolako filosofiako orduetan Nietzche ez landu izana. Baina filosofo hau landu izan bagenu ere, besteren bat kanpoan geldituko litzateke, eta pena berdina hartuko nuke...

Demonocrazy

Demonocrazy 2009-10-20 20:57 #3

Eskolako filosofiaz at ere mundua dago eh!

Pena izan zen bai, baina bere ordez Marx ikasi genuen, beraz gaitz-erdi. Badakizu, "Así habló Zaratustra" erosi eta ekin!

Ibantxo

Ibantxo 2009-10-20 20:59 #4

Bai bai, autodidakta izatea besterik ez dago!!!


Utzi iruzkina: