Gure memorien memoriaz.

   Gaua bukatu denean eta eguzkiaren lehen printzak agertzen hasten direnean, konturatzen zara; ulertzen duzu iluntasunaren orduetan gertatutakoa magikoa izan dela. Eta bai, nahiz eta konturatu ez, ilargi betea zegoela jakin duzu. Baina jadanik oroitzapena besterik ez da. Zure memoriaren kutxaren batean, nonbaiten ezkutaturik daukazu, noizbehinka berreskuratzeko asmoz. Leku eskuragarri batean. Horrelakoa da gure bizitza eta hala gertatu da orain arte. Zelakoa izango den ez dakit, etorkizuna astunegia baita nere buruan gordetzeko, ezinezkoa da memoriaren kutxetan sartu. Edo agian bai, baina kutxa aproposik ez dut aurkitzen. Hor nonbaiten ibiliko da, ezkutuan, erabilia izateko zain, gertakizunen gordeleku izateko zain. Espero eternoa izan daitekenean...

   Bizitza oroitzapenen kate bat besterik ez da. Elkarren ondoan segidan doazen oroitzapenak. Onak eta txarrak. Iraganean bizi gara orainaren beldur, geroaren oroitzapen horientzako kaxen bila gabiltzan bitartean. Gaur gozatzen dugu atzokoa, biharko itxaropenaz...

   Horrela joanen zaigu dena. Gaua berriro agertuko da. Eta ilargia ere badator, baina atzokoa baion argi apur bat gutxiagoz tintaturik. Halere, ilargi betea izaten jarraitzen du. Oroitzapen kutxez betetako ilargia da. Eta hauek, bilatzen dihardugun horien berdinak dira....

 

   Kantu tristeak gau triste baterako.


Utzi iruzkina: