Zer nah dugu?

2

The sea's only gifts are harsh blows, and occasionally the chance to feel strong. Now I don't know much about the sea, but I do know that that's the way it is here. And I also know how important it is in life not necessarily to be strong but to feel strong. To measure yourself at least once. To find yourself at least once in the most ancient of human conditions. Facing the blind death stone alone, with nothing to help you, only your hands and your own head. (INTO THE WILD)

   Askotan sentitu izan dut, une batez bada ere, naturarekin bat egiteko beharra. Une batez bada ere, zoriontsua izan. Nork ez du, une batez bada ere, hori amestu? Nork ez du inoiz ihesean pentsatu? Alaska izan ziteken bidaiaren helmuga, baita Suaren Lurraldea ere,... Zer axola du, une batez bada ere, zoriontsuak izango bagara?

   Eta orduan indartsu sentitu. Aske. Garen modukoak. Gure nia ezagutu.

   Ondo pentsatu orain zer nahi duzun. Hiru izarreko hotel bateko gela Milanoko kale erdian edo Alaska edota Suaren Lurraldea izan zitekena? Berriz diotsut: ondo pentsatu orain zer nahi duzun. Nik, ez nuke nahi nere bizitza sakon hausnartu gabe hil. Ez nuke nahi hil, zenbat min eman eta jaso dudan gogoratu gabe. Ez nuke nahi barkatu gabekoak horrela gera daitezen. Ez nuke nahi maitatu gabe hil, Jainkoa nigan sentitu barik.

  

Demonocrazy

Demonocrazy 2010-07-14 20:53 #1

Ta zuk uste duzu Christopherrek Jainkoa sentitu zuela Alaskan? ta sentitu bazuen, lekuagaitik izan zela?

Erantzuna bizi ez dugun lekuan bakarrik dagoela pentsatzea, gure arazoetatik at bizi eta guztia idealizatzeko aukera izan daiteke.

Ez duzu X egin gabe hil nahi. Edo gizaki guztiak bezala, ez duzu hil nahi.

Noiz onartuko dugu, askatasuna gugandik irtengo dela, kateak ez direla geografikoak, ezta lagun aproposen faltagatik edo gizartearen inertziagatik sortuak, gu gara errudun bakarrak. Testuinguruak hazten gaituen arren, guk hazten dugu testuingurua eta tresnak ez zaizkigu falta.

Hori bai, zorte guztia opa dizut zure proiektu idealistan, hartzen bat aurkitzen baduzu abixatu!

2010-07-14 21:05 #2

Testua metafoa hutsa da. Soberan dakit norbera dela preso bizitzearen errudun.


Utzi iruzkina: