txapabloga

90seg #44

txapa 1456153218942 txapabloga | 2012-12-27 00:57

Zaratatik urruntzen goaz poliki polik eta melodiara hurbiltzen berriz ere... Darlin, Rivers Cuomo, Parquet Courts, The Jesus & Mary Chain, Surfin Bichos, Guided By Voices, They Might Be Giants, Slater Kinney, Karate, Egyptr, Teen Suicide, Sundials, The Housemartins, The Cure, Fidlar, Vivian Girls, Pixies, The Libertines, Mutators, Sneeze, Asobi Seksu. Ir a descargar


Nondik datoz pelikulak ama? Egia al da Los Angelesetik datozela? Eta nora doaz? windows media playerren ikusteko filmatzen al dira? Ba al dakizu zer den divx kodeaketa ama? Nork jartzen du, amatxo, pelikula ernatzeko hazia eta nork labea? Non da nire herria pelikuletan, non da nire hizkuntza, nire lana… non naiz ni? Zineman ez ei da agertzen zinema areto gabeko herririk, ezta ametsik gabeko pertsonairik ere. Ba al daukagu heroirik familian? Ala figurante izatea tokatu zaigu beti? Edo B serieko aktore? Nork kontatzen du bizitzen zinela ahaztuta hazi ninduzunekoa? Zinegile izan nahi dut, ma...


90seg #43

txapa 1456153218942 txapabloga | 2012-12-20 01:28

Abenduaren 20an Kartzela Zaharrean egongo den kontzertu "patineteroa" aintzat hartuta eta azken irratsaioetan zaratatik melodiara egiten ari garen ibilbide honen harira, halako hauek ekarri ditugu: Osaka Popstar & The American Legends of Punk, Not On Tour, NoFX, We're Not Dead, Ignite, Bad Religion, Airbag, Monaguillos Sin Fronteras, Rise Against, Title Fight, Lendakaris Muertos, Leihotikan, Djvu, The Distillers, Margaret Trasher, L.A.P.D., Amy Frenchouse, Bitz, Sundials, Green Day, Me First And The Gimme Gimmes, Lagwagon eta Dads. Ir a descargar


kolax 20121218

txapa 1456153218942 txapabloga | 2012-12-19 10:10

Gaurko saioan elkarrizketa ezberdinak izan ditugu. lehenik, zapla komiki fanzinearen 3 alea atera berri dela eta bi gonbidatu izan ditugu Txapa Irratian. Eurekin hirzegin dugu ale berri honen eta etorkizuneko proiektuei buruz. Ondoren, Soraluzeko gaztetxeak antolatu duen hamabostaldiaren berri eman dugu, ekimen ugari ditugu hurrengo bi astetan. Azkenik Plaentxin bertan ospatu zen baserritar gazteen bilerarenn berri ere eman digu Iosuk.Gai ugari!!! Ir a descargar


Metapetik

txapa 1456153218942 txapabloga | 2012-12-18 11:58

Agindu nizuen bezela, Alfonso del Val-ek izkiriatutako  "Insisto, soy verde" Gipuzkoako errauskailuaren alternatibei buruzko  liburua  duzue eskura.Klikatu irudian eta on egin!


Errobiren 2. diskoa duzue hemen oraingo hontan. 1977an argitaratua. Rock progresiboa eta folka maisutasunez uz tartu zuen Iparraldeko bikoteak, letra politiko eta sozialei garrantzi haundia ematearekin batera. Gaur egun ez da pertsona asko talde honekin akordatzen, baina inoiz Euskal Herrian sortu den talde gorenetako bat da. Bejon deiela! Ir a descargar


Asteazkenero bezala, gaueko 23.00tatik 00.00etara Euskal Herriko punk-oi! mugimenduaren aktualitatea dakarkizu etxera Kaleko Mobida irratsaioak. Hernaniko Achtung! taldeari egingo diogu elkarrizketa, Kaos Kooperativ taldearekin erdibana atera zuten diskoa aurkeztuz. Pepino eta Saxo (gitarrista berria) izango ditugu estudioan. Gainera, beti bezala, agenda eta berriak. Ir a descargar


90seg #42

txapa 1456153218942 txapabloga | 2012-12-12 22:13

Zaratan jarraitzen dugu, baina gaurkoa eramangarriagoa da, melodikoagoa... (hed) P.E., Fuerza Para Vivir, Hardflip, Fly Shit, Decision, Ruidosa Inmundicia, Pequeña Oruga Mecanica, Habeas Corpus, A.F.I., Champion, New Bomb Turks, Voodoo Glow Skulls, BAP, Supercools, Totalickers, Truth Through Fight, Fight To Life, Al Infierno en Goitibera, Botnledja, Rouse, Disface, 25th Coming Fire, Zinc (feat. Boom Boom Kid). Ir a descargar


Larunbatean blues kontzertuak izango ditugu Bergarako Gaztetxean. Aitzaki bikaina, gaurko irratsaioan estilo hontaz gozatzeko. Robert Johnson-dik hasi eta Michael "Iron Man" Burks- eraino, akustikotik, blues-rock-erainoko garapenarekin hasiko gara, eta azken txanpan berriz, larunbatean guretzat joko duten RIFFS AND CHIP´S eta BELCEBLUESen musikan murgilduko gara, gaur BERBENIR-en. Ir a descargar


kolax 20121211

txapa 1456153218942 txapabloga | 2012-12-12 09:48

gaurko saioan durangoko azokaz mintzatzen hasi gara, bertan ikusi genuen giroa komentatu eta azoka inguruan so rtzen diren ekimen ezberdinak aipat6uz. Ondoren, e1skoriatzako ti tau film laburren ralya aipatu dugu, larunbat honetan burutuko den ekimena aipatuz bertoko kide batekin. Hirugarren belceblues taldeko kide batekin mintzatu gara, gaztetxean duten kontzertuaz mintzatu eta mempohis-era egin behr duten ibilbideaz mintzatuz. Ir a descargar