txapabloga

Otsailak 27 Berenir!

txapa 1456153218942 txapabloga | 2013-03-01 10:19

Denbora daramagu diska berriak entzuten, BERBENIRen. Gaurkoan, azkenaldian entzuniko diska batzuk jarriko ditugu, beste tarte batean buruan fresko mantentzeko asmoz. Reggae, Jazz, Rock.... denetik pixkat entzungo dugu gaurkoan.


90seg #52

txapa 1456153218942 txapabloga | 2013-02-27 23:09


90seg #51

txapa 1456153218942 txapabloga | 2013-02-20 23:16

Neguak eman digun atseden egun hauek otsailan ere eguzkia ikus dezakegula erakutsi digute, euskadi tropikalerantz beste pausu bat emanez. Ez gara Jamaika, baina batzuetan bertan gaudela amesten dugu: Cañaman, Igor Arzuaga, Max Herre, Why?, Raggasonic, Musical Youth, Bad Sound System, Pearl Jam, Skatu, Bad Manners, Skalariak, Skatalites, Mano Negra, Baldin Bada, Rusko, Bad Brains, Dub Phizix & Skeptical feat. Strategy, Nightdrugs feat. Moona, The Orb feat. Lee Scratch Perry. Gora Euskadi Tropikala!! Ir a descargar


Aspaldiko partez, ez dugu diska berririk ekarri iratsaiora. Jaques Brel, Patty Smith, Old Kerry McKee, Bill Callahan edo Jamie N Commons bezalako artisten musikaren kapritxoarekin esnatu gara siestatik, eta horixe entzungo da gaurko BERBENIR-en. Ir a descargar


Pink Floyden album klasikoetatik hau da epelena, goxoena. Diskoa goxoa da bai, makina hotzen soinuak eta kaden tziak etengabe agertzen diren arren hasieratik amaierara, azken finean, makina inpertsonalak egiten dituztenak pertsonak bait dira. 1975ean argitaratua, "Wish You Were Here" taldearen sortzaile eta 1967an drogen ondorioengaitik taldea utzi behar izan zuen Syd Barretteri eskeinitako diskoa da. "Zu hemen egotea gustatuko litzaidake" esaten du Roger Watersek. Nork ez dauka hemen egotea gustatuko litzaion batenbat memorian? Ir a descargar


Beck artista iparamerikarrak bide berriak zabaldu zituen etxean grabatutako "Mellow Gold" (1994) diskoarekin r ock alternatiboak bide berri bat behar zuenean. Estiloen arteko (hip-hop, blues, soul, lounge music, trash rock, pop...) mugak ezabatu zituen, abesti berean dena uztartu zaitekeela erakutsiz. Orain hau, orain bestea entzun daiteke eresi baten barruan. "Loser"ek berak bakarrik gauza asko esaten ditu musikari honen alde. Disko honek lo-fi entzuteko plazerra sortzen du."Soyyy un perdedoor"... Ir a descargar


  Zer da Rushmore gure beldurren itsaso erdian dagoen irla ez bada, eta nor Max Fisher polifazetikoa, bertako uretan solturaz murgildu baina kanpoan itotzeari eta zahartzeari beldur dion arraina ez bada? Rushmore institutuko komedia ez ohikoak indiferente utziko ez badigu ere, argi dagoena bere musikak penak kitatzen dituela da, soinu banda borobila da oso edo kasu honetan triangeluarra, maite/mintzeko modukoa. Hemen monografikoan entzundako kantak, irratsaioan agertu diren ordenean: Mark Mothersbaugh - Hardest geometry problem in the world Creation - Making time Cat Stevens - Here ...


Euskal Herriko punk-oi! mugimenduaren aktualitatea dakarkizu etxera Kaleko Mobida irratsaioak. Asteazken honetan, gaueko 23.00tatik aurrera, Gotzon Hermosillaren "Barakaldo Revienta: Historia secreta del punk rock en Barakaldo 1979-2010" liburua eta Gerrarte Kids fanzinearen 3. zenbakia aurkeztuko ditugu. Bestetik, Vomito punk rock records zigiluak kaleratuko duen "Bilbao, Mierda & Rock'n'Roll" bildumaren aurrerapena, HardFlip hardcore taldearen demo-aurrerapena eta UVPR zigiluak ateratako "The Fanatiques", "Lions Law" eta "Old Firm Casuals-The Headliners"-en azken hiru EP-ak entzu...


90seg #50

txapa 1456153218942 txapabloga | 2013-02-13 23:30

Heldu gara inork uste ez zuen zenbaki borobilera!! 50 irratsaio, ez da gutxi ez, gureak dituen muga zehatzak kontutan edukita gutxik egingo luketeen apustu honaino helduko ginela. Bidean gelditu dira orain arte (gaurkoa ere zenbatuta) jarritako 1294 abestiak. Ez dira gutxi ez!! Horretaz gain, gaur ere Irratiaren Nazioarteko Eguna ere ospatzen zen, beraz, ospakizun bikoitz hau aitzakitzat hartuta irratsaio berezia egin dugu, bi aldiz berezia, espeziala eta arraroa baita. Gaur ez da musikarik egon, gaur hitzak izan du protagonismo osoa, 90seg osatzeko erabilitako diskatan aurkitu ditu...


Muga inguruko ibilbidea egingo dugu gaur BERBENIR-en. Euskal naiz Estatu Batuar mugetan entzun daitekeen musikaren adibide batzuk ekarri ditugu. Mugaldekoak Berarren musikarekin hasi eta Chris Isaak, Calexico eta Bob Dylan-en berrienarekin amaituko dugu. Ir a descargar