Poeta bat zintzilik

Olerkiak ametsak dira. Ametsetan olerkaria naiz.

BI MINUTU

poetabatzintzilik 1456152226808 Poeta bat zintzilik | 2009-05-14 19:43

Logelako argi kamutsean Adam Zagajewskiren basoan abesti sortzaile nor den asmatu nahian nabil. Lakatutako egurrezko ate zuriaren leihatila itsutik, egongelaren belunean flash samalda. Hainbertze okitzen zaituen iragarkien sail terapeutikoa imajina dezaket. Cracoviarako trenaren zain, gaurkoz ostatu hartu beharrean naiz.   Nasako esertoki publikoen jendetasun artifizialak, ezin nau lokartu. Geltokiak, argi modernoagoak erosi ditu trenbide herdoilduarentzat. Urtarrileko lurrunaren besarkada ustean, berotasunak aurkitu nau. Kremaz gaztetutako zure eskuak, ferekaz leun, belazez etzan, le...


MUNDUA

poetabatzintzilik 1456152226808 Poeta bat zintzilik | 2009-05-03 19:22

Zakua bete gose da mundua. Gaur ganbarek hutsik diraute. Bilur bete esklabu du munduak, garia desertuetara dator. Eskuak zikindu zaizkit. Alderantzizko unibertsoa bilatzeari utzi diot. Eskuak zikindu zaizkit. Esklabuak ditut ganbaran eta garia sukaldean.


BADA

poetabatzintzilik 1456152226808 Poeta bat zintzilik | 2009-05-02 12:14

Bada kalekotasunaren toxikotasuna Bada kale-argien jaiotza doktrinazkoan eskola eza. Bada liburutegian, erdi-aroko guda usaina darion atetzarraren petik argia. Bada igarobide hortan denboraren presentzia eza eta presentzia osoa, bisagren lo-minean herdoildua. Bada apaletan ene ametsik. Bada zure hitzik munduarentzat. Bada maitasun nirerik maitale aukerakoentzat. Zure bahitzean, bada niretzat esperantza.


MAITASUNAZ

poetabatzintzilik 1456152226808 Poeta bat zintzilik | 2009-04-30 17:51

Ez ditut maitezure aitaren patrikatikerortzen diren txanponak.Ez eta zure kreditu txartelak sorrarazten dituen psikotropikotasunak.Zure planetaren ilargitik,praka bakeroek adostutakoirudia maite dut.


BI IZAN

poetabatzintzilik 1456152226808 Poeta bat zintzilik | 2009-04-30 17:49

Erdi-deszifraturikokodea izaten jarraitzen duzu niretzat.Hitz soilakezin akordatuta nabil,zure eskuaren berotasunakerre egiten du nirea.Mahai goibel hartan botataikusi zintudan,hainbat plastikozko soldadurenalegiazko gerra eremuanerori bazina lez.Malkorik ez zitzaidan jausibarnizatutako lur-zorura.Ez nuen ulertu ahal izanlokatz agorrezko gizakumeaklurrari eginiko zauriaren esanahia.Ene aitzinetik,zure ostean,ezerezaren azaleralur bustia.Korridore estuaren buruan,goizabarraren sukarreanasmatiko sendagaitz,milabider margotutakohormetako paperean bilduta,bi haurren algaraeta gezurrezko negarra...


ZER?

poetabatzintzilik 1456152226808 Poeta bat zintzilik | 2009-04-30 17:47

Azkenekoz ikusi zintudaneanzuk ni ez ninduzun ikusi,zorupeari begiak.Hitz egin etaez zenidan erantzun.Entzun al zenituen,urrutitik,zurubi burutik,deiadar minezko haiek?Ohe buruan,lainotan galtzen hasita zeundeneanbizirik jarraitzeko eskatu nizun.Zer pentsatu zenuen?Zu galtzeraino zigortu naute.Barkatu ama.


ITXAROPENA

poetabatzintzilik 1456152226808 Poeta bat zintzilik | 2009-04-30 17:47

Harrizko karrika batean ikusi zintudan lehenengoz.Halabeharrak aldendu zintuen.Adats horiegia dantza arazi zuen argi-albaren hasperenaketa horixe eraman nuen bihotzean.Arima zure mendeko, burua galduta,hormei zure gorputza marrazten,ilargiari uluka otsotu nintzen. Ilunabarreko berriketaldiak arnas,izaeraren habeak kondenatuta,izan ala ez,sugarretan dantzaratua,begiak irekita itsutzeko prest.Olatu beldurtia izaki,ene besoen hondartzara iritsi eta ihes egiten zenuen ostatu hartu gabe.Esperantzaren azken zuhaitzari ertsita,kerizpe bakarraren babesean galdu nintzen denboran,arrats gorri hartan...


poetabatzintzilik 1456152226808

Kategoriak