ZER?

poetabatzintzilik 1456152226808 Poeta bat zintzilik | 2009-04-30 17:47

Azkenekoz ikusi zintudanean
zuk ni ez ninduzun ikusi,
zorupeari begiak.
Hitz egin eta
ez zenidan erantzun.
Entzun al zenituen,
urrutitik,
zurubi burutik,
deiadar minezko haiek?
Ohe buruan,
lainotan galtzen hasita zeundenean
bizirik jarraitzeko eskatu nizun.
Zer pentsatu zenuen?

Zu galtzeraino zigortu naute.
Barkatu ama.


Utzi iruzkina: