Atzo igande ezberdin bat izan zet, bazen garaia! Larunbatan etxean geratu nintzen trankil-trankil, hurrengo egunean goiz altxatu behar nintzen eta. 8:45etan altxatu, dutxa bat hartu, zerbait gozaldu ta kotxea hartu nuen Usansolora abiatzeko, neska hartu behar nuen eta. Hau egin eta gero San Juan de Gaztelugatze zen lehenengo gelditzeko-puntua, baina horra ailegatu baino lehen Bakion bota genituen argazki batzuk. Gaztelugatxera joateko, kotxea goian ustea erabaki genuen, eta horrela ibilalditxo bat egiten genuen, beti politago da horrela eta. Hartu genuen lehen ibilbidea ez zen zuzena, baina...
Eguna beti bezala hasi da, zegapoto madarikatuaren alarmarekin... nork asmatuko zituen alarmak? seguru nago bat baino gehiago aupako koieja bat emango ziola. Baina beno, aurrera noa. Gasteizko unibertsitatera ailegatu eta gero, lehenengo klasera joan nahiz, hain zuzen ere 'Elebitasuna eta hezkuntza' klasera... bai... horrela da, kriston txapa hoietako ikasgaia da. Geroago, Hegoalde polikiroldegira abiatu gara 'Jolas motorea' emateko, eta bazen garaia! 3 aste geroago berriro klasea eman dut, akabo klasea bankuan eserita ikusteari!! edo gutxienez, hori espero dut. Jolas tradizionalak landu di...
Gaur egun ezberdina izan da, 9tan Jolas motorea eduki eta gero, 10etan Lakuara abiatu gara magisteritzako eta IVEFeko ikasle eta irakasle batzuk, hain zuzen ere Euskal Jaurlaritzara. Han kontzentrazio bat zegoen prestatuta 10.30tan. Hasiera bakarrik 50 bat lagun geunden, baina 20 minutu geroago 500 bat ginen iada. Pankartak atera eta 'Ez, ez, ez, murrizketarik ez!' hasi gara ohiuka. Momentu batean pixkat tentsioa egon da, zeren eta pasatu nahi izan dugu eusko jaurlaritzara, baina ertzainak berehala eragoztu dute, eta antidisturbioen furgoneta bat ere bai agertu da. Ordun, ze erremedio? ba a...
Denbora aurrera doa. Orain dela hiru urte han nengoen, nire auzoko institutoan, betiko jendearekin, betiko lagunekin. Hortik aurrera nire inguruko kontuak asko aldatu dira: institutu eta klasekide berriak batxilergoa ikasteko, hainbat leku eta pertsona ezberdin ezagutu... eta gaur egun, betiko kontu batzuk mantendu arren, aldaketak bere bidea jarraitzen dute, oraingoz ez dakigu onerako edo txarrerako diren, baina bizitzaren legea da.Ni Xabi Baraja naiz, Bilboko Zorrotza auzoan bizi den 18 urtedun mutila, eta Gasteizko unibertsitatean heziketa fisikoko irakasle bihurtzeko ikasten duena. Nire...
Hainbat kontu dira gure bizitzaren inguruan dabilenak, blog honetan nire kontu garrantzitsuenak idatziko ditut, esate baterako: Egunero gertatzen diren istorio interesgarriren bat, puri-purian edo modan dauden gaiak aztertuko ditut/ditugu, kirolari buruz ere egingo dugu...