Gaur: egun diferentea, onerako eta...

nirekontuak 1456151841792 Nire inguruko kontuak | 2007-11-28 22:59

Eguna beti bezala hasi da, zegapoto madarikatuaren alarmarekin... nork asmatuko zituen alarmak? seguru nago bat baino gehiago aupako koieja bat emango ziola. Baina beno, aurrera noa. Gasteizko unibertsitatera ailegatu eta gero, lehenengo klasera joan nahiz, hain zuzen ere 'Elebitasuna eta hezkuntza' klasera... bai... horrela da, kriston txapa hoietako ikasgaia da. Geroago, Hegoalde polikiroldegira abiatu gara 'Jolas motorea' emateko, eta bazen garaia! 3 aste geroago berriro klasea eman dut, akabo klasea bankuan eserita ikusteari!! edo gutxienez, hori espero dut. Jolas tradizionalak landu ditugu, bai Euskal Herrikoak, eta bebai beste herrialdekoak. Geroago Heziketa Fisikoa eta bere didaktika eduki dugu, eta 'Jarduera atletikoak' landu ditugu: lasterketak, jauziak, eta jaurtiketak alegia. Klase polita izan da, baina beharbada sama gehiegi nire hanketarako... azkenik, dutxa berritzaile bat hartu eta etxera.
Etxera ailegatzean bazkaria hartu eta ordenagailura abiatu naiz pixkat denbora galtzera, beti bezala. Hori bai, klaseko kontu batzuen informazioa ere bilatu dut. Azkenean, 8ak eman ta entrenamendura abiatu naiz. Egun nekagarria izan da niretzat, eta entrenamenduan nabaritu da, baina zer egin? gutxienez tipoa mantendu behar da, eta horrela izan da. Orain dela ordu bat etxera ailegatu naiz, eta afaldu ostean korrika izotzaren bila nire tibia gaixoak lasaitzeko. Bai, gaixoak, periostitis-a izan dut bi tibietan, ze izen arraro ez? zer izango da hori? Hurrengo batean azalduko dut hobe. Oraintxe bertan pentzatzen ari naizena da ea bihar, gaur berragertu den min hori (gaur oso txikia izan da orain dela 3 astearenarekin konparatuz) desagertu bada.

Eta bukatzeko, bakarrik bi gauza egin behar ditut oraindik: lehenengoa artikulu hau bukatu publikatzen, eta bigarrena lotara joan ta aingerutzoekin amets egin.

Ondo izan!!


Utzi iruzkina: