Hasteko, kokatuko gara
Denbora aurrera doa. Orain dela hiru urte han nengoen, nire auzoko institutoan, betiko jendearekin, betiko lagunekin. Hortik aurrera nire inguruko kontuak asko aldatu dira: institutu eta klasekide berriak batxilergoa ikasteko, hainbat leku eta pertsona ezberdin ezagutu... eta gaur egun, betiko kontu batzuk mantendu arren, aldaketak bere bidea jarraitzen dute, oraingoz ez dakigu onerako edo txarrerako diren, baina bizitzaren legea da.
Ni Xabi Baraja naiz, Bilboko Zorrotza auzoan bizi den 18 urtedun mutila, eta Gasteizko unibertsitatean heziketa fisikoko irakasle bihurtzeko ikasten duena. Nire blog berri honetan nire inguruko kontu garrantzitsuenak aipatuko ditut: Gertatu zaidan istorioren bat, puri-purian dauden gaiak, kiroletan eta batez ere Athletik-en gertatzen diren albisteak...
Espero dut zuen gustokoa izatea, eta nahi baduzue, artikuluei erantzuteko aukera duzue, bai komentatzeko eta bebai kritika konstruktibaren bat jasotzeko.
Besterik gabe, Xabi Baraja.
Iruzkinak
Irati 2007-11-28 18:53 #1

UuUUuUuuUUU Bai mutil jatorra Xabi!! bai bai!! jeje zer moduz Gasteiztik pingo!! jejej ondo espero! ni arangoitin pozik momentuz...

ni kontuetako bat da, gaur praktikak hasi ditudala kotxearekin... jajaja k miedo!!

Ba hori Xabitxu ia auzotik gehiago ikusten garen!! Hementxe geratzen da nire sinadura...

Musutxu asko igeriketako eta ingeleseko kide baten partez!! Egongo gara!

azotameeeeee

[nere blog antzekoa:

www.fotolog.com/iratig

pasa zaitez ikustera!!]

irati 2007-11-28 18:57 #2
ala si e sido la primera!!! horrek saria merezi du e!!
Utzi iruzkina: