Eusko Jaurlaritzan kontzentratu gara
Gaur egun ezberdina izan da, 9tan Jolas motorea eduki eta gero, 10etan Lakuara abiatu gara magisteritzako eta IVEFeko ikasle eta irakasle batzuk, hain zuzen ere Euskal Jaurlaritzara. Han kontzentrazio bat zegoen prestatuta 10.30tan. Hasiera bakarrik 50 bat lagun geunden, baina 20 minutu geroago 500 bat ginen iada. Pankartak atera eta 'Ez, ez, ez, murrizketarik ez!' hasi gara ohiuka. Momentu batean pixkat tentsioa egon da, zeren eta pasatu nahi izan dugu eusko jaurlaritzara, baina ertzainak berehala eragoztu dute, eta antidisturbioen furgoneta bat ere bai agertu da. Ordun, ze erremedio? ba atzera bota, eta lehengo lekua okupatu. Pare bat 'pitada' sartu diogu ertzainei eta jolasak antolatzen hasi gara: sokatira, zapiaren jolasa, frisbia, futbola, mazorkak, sakuen lasterketak... Azkenean kontzentrazioa positiboa eta baliogarria izan da nere ustez, baina oraindik borroka asko geratzen da aurretik.
Denok batera:
Heziketa fisikoan, ordu murrizketarik ez!!
Gehiago irakurtzeko: http://www.blogak.com/sohat
Iruzkinak
Utzi iruzkina: