Igandeko txangoa: bakio, gaztegugatxe, bermeo, gernika
Atzo igande ezberdin bat izan zet, bazen garaia! Larunbatan etxean geratu nintzen trankil-trankil, hurrengo egunean goiz altxatu behar nintzen eta. 8:45etan altxatu, dutxa bat hartu, zerbait gozaldu ta kotxea hartu nuen Usansolora abiatzeko, neska hartu behar nuen eta.
Hau egin eta gero San Juan de Gaztelugatze zen lehenengo gelditzeko-puntua, baina horra ailegatu baino lehen Bakion bota genituen argazki batzuk. Gaztelugatxera joateko, kotxea goian ustea erabaki genuen, eta horrela ibilalditxo bat egiten genuen, beti politago da horrela eta. Hartu genuen lehen ibilbidea ez zen zuzena, baina ez genekien, gainera txakur batekin joan ginen, Rufo zuen izena eta gure 'gida' bezala izan zen ibilbide okertu horretan; leku beretik bueltatzean, txakur polit hura hasieran zegoen leku berdintsuan geratu zen eserita, segur asko hurrengoren bat edo itxoiten. Bigarrenean ibilbide zuzena aurkitu genuen, eta tartean hainbat argazki bota genituen. Gaztelugatxeko 200 ta piku eskailerak igo ta gero, kanpaia 3 aldiz jo (esaten dute sorte-txarra alde batera usten duela), hamaiketako txiki bat hartu, eta kotxera bueltatu ginen.
Hurrengo geldialdia Bermeo izan zen, herriaren kanpoaldean kotxea utzi, eta bueltatxo bat eman eta gero parke polit batean gelditu, otartekoak atera eta gure gosea asetu genuen. Ondoren, portua eta alde zaharra bisitatu genuen, eta berehala kotxera abiatu ginen. Munkadan gelditzeko gogoak bageneuzkan, baina kotxea uzteko leku eza zela eta, ez genuen Mundaka bisitatu; orduan hurrengo geltokia Gernika izan zen. Gernika... historiaz eta istorioz betetako herria... zoritxarren hain ezagutua gauza batengatik... baina beste urte batzuk ziren. Pixkat herria ezagutu genuen, eta Batzarren etxea bisitatu genuen, han zegoen eta Euskal Herriko arbola famatuena, Gernikako arbola, alegia. Batzarren etxea uste nuen baino askoz politagoa da, eta oso pozik atera nintzen hartatik. Azkenik, kotxea berriro hartu, eta Usansolora abiatu ginen, txangoa bukatuta zegoen eta, behintzat egun horretakoa. Ordu pare bat beranduago, neu bakarrik bueltatu nintzen Zorrotzara, pentsatzen egun atsegina izan zela, eta pozik, zeren eta, Bizkaiko geografia hobetu nuelako.
Betidanik eduki dut galdera bat... Zergatik ezagutu hemendik urrun dauden herrian, zure herri maitatuan badituzu hainbat herri zoragarriak? Hemen uzten dut galdera hau.
Amaitzeko, esatea alboko zutabean gauza berri bat dagoela, 'flickr' izenekoa. Hor sakatuz gero, txangoaren argazkiak ikusi ahal iznago dituzue, espero dut gustokoa izatea. Besarkada haundi bat!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: