lorealuzinogenoa

Aitak denda batera bidali nau bere praka beltz berriak uztera, bertan konponduko baitizkiote bere praka beltz berriak.   “Se hacen arreglos” jartzen duen kartel bat ikusi dut eskaparatean. Barruan nago iada. Andre zahar bat da, betidanik auzoan ibilitakoa, negozioa bukatzear dago, bere zigarroak bukatzen diren antzera.   Irribarre zabal batekin agurtu nau, amamak egiten didan moduan, eta ia zer nahi nuen galdetu dit. Nik, aitaren prakak uzteaz gain, kanpoko kartela ikusi dudala esan diot. Konponketak egiten direla.   Ez dut ulertzen nola egon daitekeen konponketak egiten dire...


Batzuetan

lorealuzinogenoa 1456151106874 lorealuzinogenoa | 2009-04-06 00:00

Zertarako ezti gozoa bildu, ziztada batekin bukatzekotan dena.   Zergatik konta euri-tantak, eta ez,            BEGI TANTAK   Zertarako aldarri egin, ahoa itxiko baitizute.   Zertarako bizi?   Egindakoa egiteko? Errepikatzeko?   Berriz ere, GIZAKIA, animalia denotan              kaxkarrena, harri berean jausteko?   Koloreak zeintzuk diren, marrazteko bakarrik ikasten ditugu, ez baitakigu, askotan, beltza, kolorerik argiena dela. Edo zerua urdin dagoenea...


...

lorealuzinogenoa 1456151106874 lorealuzinogenoa | 2009-03-08 00:00

Bizitzaren ametsa da. Zer nintzen, ta non nago. Zelan marraztu terremoto bat? Galerna bat? Iraultza bat? Zelan esan, ezin esan laiken hori? Zelan jantzi hitzekin maitasun guda bat?             (Zuk badakizu)


...

lorealuzinogenoa 1456151106874 lorealuzinogenoa | 2009-03-08 00:00

Begi-niniaren bakardadea, zurekin egon ezinaren bakardadeak hiltzen nau, basoen barrenean. Zuhaitz guztien itzalak, begiradak, laztanak. Basoaren sakontasuna, begi-niniaren sakontasuna.       Maitasunaren sakontasuna, hostoen erorketa bakoitzeko sentitzen dudan labankada sakona.


Ilargia triste ikusi dut gaurkoan, bere argia ez da nire irribarrera heldu. Ilargia triste dago bai, indarrak galdu ote ditu? Ez, ez, ez, ezinezkoa da. Berak ematen baitizkigu gaurik ederrenak, berak ematen baitizkigu esperantza handienak, berak argitzen baititu gure bide ilunak. Agian ordea, bera da bide ilun bat zeharkatzen ari dena eta berarentzat behar du argia, edo gau eder bat nahi izan du berarentzat, edo esperantza ikusi nahi du nonbaiten...Agian. Tristura hori kendu nahi diot nik, hilaren ostiral honetan bere ezkerreko aldea izanez, hurrengoan eskumakoa...eta lodi-lodi dagoenean b...


Egun eguzkitsu batean ezagutu zintudan, ordundik etxe zuri honetan nago. Zorua zuria da, paretak zuriak dira, eta alde batetik bestera doazen pertsonak zuriz doaz. Ni ere zuriz noa. Zure irribarrea zuria zen baita ere. Oso ondo gogoratzen dut. Zure ile beltzak haizearen doinuaz dantzan zebiltzan. Espaina finak zenituen, kolore gorri biziz margotuak. Sudur txikia zenuen, zertarako gehiago? Eta di-da batean biluzten ninduten begi beltz-beltzak. Zuzenean begiratu eta gehiegizkoak ziren, barruan nuen guztia argitara ateratzen zuten... Argi zuri batera, argi zuri goxo batera, leku honetara ekar...


...

lorealuzinogenoa 1456151106874 lorealuzinogenoa | 2008-01-20 00:00

Edari makinetan coca-colak daude, eskuetan eraztunak, itsasoan ura, toysarasen umeak, orkesta batean musikariak, eta gure izarapean ZERUA.


Betaurreko beltz batzuk ezkutatzen dutena. Irribarre zabal baten atzean dauden malkoak. Orkesta sinfoniko batek duen agresibitatea. Ahots xume batek mugiarazi dezakeena. ... ... ... Objektuaren irudiaren irudia ikusten, ikusmena infinitura hel daitekeelako, argia izatekotan noski. Argia bilatzen, ikusi ahal izateko.


Itsasontzi bat ozeanoan barrera desagertzen ikusi duen umea naiz.. Beldurturik, baina noiz etorriko den pentsatzen, goizero esnatu eta lehiotik begiratzen dut. Haizearen musikak animaturik, zuhaitzak, dantzan jarri dira, ongietorria balitz bezala. Baina ez dago itsasuntzirik agerian. Badira bueltatzen ez diren ontziak, bizitza berri bat nahi duten ontziak, kaian zain egongo diren umeak.  


...

lorealuzinogenoa 1456151106874 lorealuzinogenoa | 2007-12-03 00:00

Gaur nire itzalak itzelezko sustoa eman dit.