Berriro bueltan natorrela sumatzen dut. 20 metrotara dagoen zirkoko soka guardasol batekin pasa ostean, berriro, nire aldean nago. Nire alde gorrian, berdean, urdinean. Nire alde aluzinojenoan. Bizitza beste ikuspuntu batetik ikusten ikasten, Lorea.
Haizeak malkoak atera dizkit gaur. Egun txarrak dira azkenengo hauek, nekatuta nago, ezertarako gogorik gabe. Zer pentsatzen du loreak erlea gainera datorkionean? Nola ihes egiten du inurri batek itzal haundi bat urbiltzen zaionean? Txoriek ekaitzaren erdian hegaz egiten dute?