Hotza balu bufanda bat luzatuko nioke.
Ilargia triste ikusi dut gaurkoan, bere argia ez da nire irribarrera heldu.
Ilargia triste dago bai, indarrak galdu ote ditu? Ez, ez, ez, ezinezkoa da. Berak ematen baitizkigu gaurik ederrenak, berak ematen baitizkigu esperantza handienak, berak argitzen baititu gure bide ilunak.
Agian ordea, bera da bide ilun bat zeharkatzen ari dena eta berarentzat behar du argia, edo gau eder bat nahi izan du berarentzat, edo esperantza ikusi nahi du nonbaiten...Agian.
Tristura hori kendu nahi diot nik, hilaren ostiral honetan bere ezkerreko aldea izanez, hurrengoan eskumakoa...eta lodi-lodi dagoenean bere magiaz gozatuz.
Bere argia baita gure begietan dir-dir egiten duena.
Bere edertasuna Bilboko itsasadarrean isladatu eta akordeoi itxurako arroken kontra joaz itsasoratzen da. Beti dotore eta leial. Leial eta dotore.
Infrakzio puntua dela eta ez dela; uhin baten antzera gora eta behera; zilarrezko malkoengatik emango nukeena.
-Izarrak-
Iruzkinak
garfio kapitaina 2008-12-16 21:16 #1
bufanda luuuuuuuuze- luziek gustaten daztez, koloriƱetakuek, samatik kiribilkatuten eta enredaten eta marapilotuten datzuzen horretarikuek... zeure saman eta neurien, bidxon samatan kiribilkatuten dizen bufanda epelak...
Utzi iruzkina: