San Balentin (lana)
Egun eguzkitsu batean ezagutu zintudan, ordundik etxe zuri honetan nago. Zorua zuria da, paretak zuriak dira, eta alde batetik bestera doazen pertsonak zuriz doaz.
Ni ere zuriz noa.
Zure irribarrea zuria zen baita ere.
Oso ondo gogoratzen dut. Zure ile beltzak haizearen doinuaz dantzan zebiltzan. Espaina finak zenituen, kolore gorri biziz margotuak. Sudur txikia zenuen, zertarako gehiago? Eta di-da batean biluzten ninduten begi beltz-beltzak. Zuzenean begiratu eta gehiegizkoak ziren, barruan nuen guztia argitara ateratzen zuten...
Argi zuri batera, argi zuri goxo batera, leku honetara ekarri ninduten argi zuri goxo batera.
Nire amets bihurtu zinen, gau eta egun, lo edo esna zurekin amesten nuen. Zaldirik gabeko zalduna bihurtu nintzen, petalorik gabeko lorea. Zure usainaren beharra nuen...
Nik zu behar zintudan, zu zeu osorik.
Eta zure ibilera dotorearekin alde egin zenuen, nire zentzu guztiak zurekin eramanez, leku zuri honetara ekarriz.
347.zoroa

Iruzkinak
Utzi iruzkina: