Batzuetan

lorealuzinogenoa 1456151106874 lorealuzinogenoa | 2009-04-06 00:00

Zertarako ezti gozoa bildu,

ziztada batekin bukatzekotan dena.

 

Zergatik konta euri-tantak, eta ez,

           BEGI TANTAK

 

Zertarako aldarri egin, ahoa itxiko baitizute.

 

Zertarako bizi?

 

Egindakoa egiteko? Errepikatzeko?

 

Berriz ere, GIZAKIA, animalia denotan

             kaxkarrena,

harri berean jausteko?

 

Koloreak zeintzuk diren, marrazteko bakarrik ikasten ditugu, ez baitakigu, askotan, beltza, kolorerik argiena dela. Edo zerua urdin dagoenean, zer urdin izaten duen itsasoak.

 

Zerua urdin egoten baita.

 

Batzuetan.

 


Utzi iruzkina: