Se hacen arreglos

lorealuzinogenoa 1456151106874 lorealuzinogenoa | 2009-04-06 00:00

Aitak denda batera bidali nau bere praka beltz berriak uztera, bertan konponduko baitizkiote bere praka beltz berriak.

 

“Se hacen arreglos” jartzen duen kartel bat ikusi dut eskaparatean. Barruan nago iada. Andre zahar bat da, betidanik auzoan ibilitakoa, negozioa bukatzear dago, bere zigarroak bukatzen diren antzera.

 

Irribarre zabal batekin agurtu nau, amamak egiten didan moduan, eta ia zer nahi nuen galdetu dit. Nik, aitaren prakak uzteaz gain, kanpoko kartela ikusi dudala esan diot. Konponketak egiten direla.

 

Ez dut ulertzen nola egon daitekeen konponketak egiten diren denda bat, ixteko arriskuan.

Nork konponduko ditu bada hari solteak?

 

Orain ulertzen dut zergatik dagoen itsasoa beltz.

Itsasoa beltz, mendiak zikin, hirieran kea, aho itxiak, begi itxuak eta melodiarik gabeko partiturak.

 

Andreak, are irribarre zabalago batekin agurtu nau.


Utzi iruzkina: