Distira guztiak ez dira urre

16 urteko mutil baten bizitza

Duela bi hilabete gutxi gora behera, bidai bat egin genuen (ikas bidaia) nire klasea eta nire mailako klase guztiak. Nire klasekoek bidaia baino aste batzuk aurretik urduri zeuden eta gogo handiekin bidaiatzeko, baina ni, pertsonalki, ez nituen hainbeste gogoak. Eguna heldu zen, eta goizeko zazpiretan geratu ginen ikastolan autobusez joateko. Lisboara joango ginen, bueno, ez Lisboa hirira, baizik eta handik laurogei minutura (autobusez) dagoen hotel batean geunden, Sintra herriaren alboan. Bidaia oso luzea eta aspergarria egin zitzaidan. Salamankan gelditu ginen jatera eta pixka bat hiria i...


Oso txikia nintzenetik asko gustatu zait kirola egitea. Niretzat kirola egiteak deskonektatzea da, modu sano batean eta ondo pasatzen. Niri pertsonalki asko erlaxatzen dit kirola egitea, nekatzen naizelako eta gero deskantzatzeko gogo gehiagorekin nagoelako, eta kirola egin ostean askoz lasaiago egoten naiz normalean.   Bost urterekin hasi nintzen kirol bat entrenatzen. Hau judoa izan zen, eta bi aldiz astean entrenatzen nuen. Hasieran entretenigarria iruditzen zitzaidan, baina bi urte pasata aspertu egin zitzaidan eta ustea erabaki nuen. Zazpi urterekin tenisera jolasten hasi nintze...


Duela urte asko (nire aitona amonak jaio zirenetik gutxienez) umeei irakasteko sistema bat sortu zuten. Sistema hau klase batean egoten irakasle batekin azalpenak ematen eta azterketa baterako ikastean oinarritu da. Nik beti nire buruari galdetu diot ia hori gauzak ikasteko metodorik honena bada, azken batean, ia inori gustatzen zaio klasera joatea eta ikastea, eta hori ez da ona. Pertsona batek txikitatik lotzen badu ikastea klase batean egoteari edo gauzak memoriaz ikasteari, nola izango ditu ikasteko gogoak? Pertsona asko ez gustatu arren ikasten dute leku batera heldu nahi dutelako, bai...


Kaixo! Zelan zaude Vicky jauna? Zelan zure lana? Eta zure neska? Beste egunean Mikel bidalitako mezua ikustean oso pozik jarri nintzen, badakizu niretzako oso inportanteak zinetela talde guztia, oso ondo pasatzen genuen eta, eta zuetaz asko gogoratzen naizela, bereziki zutaz. Gainera oso ideia ona iruditu zitzaidan, imaginatu nola jolastuko dugun guztiok 20 urte ostean… Pentsatzeaz soilik barre egiten dut! Baina zure mezua ikusi nuenean… poza amaitu zitzaidan momentu batetik bestera.   Zergatik ez duzu etorri nahi? Norbaitekin arazoak izan dituzu edo? Nagusiegia zaude ...


Bazen behin 16 urteko Joan izeneko mutil bat. Joanek mutil altua eta azkarra zen, begi marroiak eta ile kizkurra zuen. Ondo janstea gustazen zitzaion eta asko gustatzen zitzaion kirolak egitea, musika entzutea eta bere lagunekin egotea. Berarentzat bakoitzak bere zoroa bizi behar zuen, eta bera bere bizitza bizi nahi zuen gustatzen zitzaizkion gauzak egiten, besteei ez gustatu arren. Mutila bere familiarekin bizi zen, egun batzuk bere aitarekin eta beste batzuk bere amarekin, bananduta zeuden eta. Izan ere, bera pozik zegoen biekin bizi ahal zuelako, hau da, bere egoeraren alde onak ikus...