Ikas bidaia

No profile photo Distira guztiak ez dira urre | 2019-05-25 12:29

Duela bi hilabete gutxi gora behera, bidai bat egin genuen (ikas bidaia) nire klasea eta nire mailako klase guztiak. Nire klasekoek bidaia baino aste batzuk aurretik urduri zeuden eta gogo handiekin bidaiatzeko, baina ni, pertsonalki, ez nituen hainbeste gogoak. Eguna heldu zen, eta goizeko zazpiretan geratu ginen ikastolan autobusez joateko. Lisboara joango ginen, bueno, ez Lisboa hirira, baizik eta handik laurogei minutura (autobusez) dagoen hotel batean geunden, Sintra herriaren alboan. Bidaia oso luzea eta aspergarria egin zitzaidan. Salamankan gelditu ginen jatera eta pixka bat hiria ikustera. Gero, autobusera berriro igo ginen eta gaueko hamarretara arte ez ginen hotelera heldu. Nik oso nekatuta heldu nintzen eta han lagun batekin jarri nintzen logelan, eta oso azkar lokartu nintzen.

 

Lehenengo egunean oso goiz esnatu ginen eta Lisboara joan ginen. Han, hiriaren gauza politenak eta famatuenak ikusi genituen. Nik nire lagunekin joan nintzen “La Ribera” merkatura, eta han jan egin genuen. Janaria garestia zen baina goxoa zegoen. Arratsaldean Lisboako ozeanariora joan ginen. Suposatzen da hau Europako handiena dela, baina egia esanda niri Donostikoa askoz gehiago gustatu zitzaidan. Gero, gauean, ordu bat baino gehiago egon ginen hiru klaseak afaltzeko leku bat bilatzen, eta azkenean, ibaiaren albo batean zeuden taberna batzuetan afaldu genuen. Afaldu ostean, musika zegoen taberna batean geratu ginen ordu biak arte.

 

Hurrengo egunean hainbat herri bisitatu genituen: Sintra, Cascais eta Estoril. Sintran, “el castillo de la pena” ikusi genuen, eta hau niri gehien gustatu zitzaidan gauzetako bat izan zen. Egun horretan korrika gure herritik pasatzen zen, Sopelatik, eta irakasleek erabaki zuten guk korrika egin behar genuela baina Estorilen. Autobusak Estorilen utzi gintuen, eta han, euritan zegoela, hasi ginen errepidetik korrika egiten. Hain ideia ona izan zen, hango polizia gelditu gintuela eta irakasleei errieta bota zietela.

 

Hirugarren egunean kanoaz ibili ginen. Nik ez nuen kanoan ondo pasatu, baina arratsaldean Nazareteko itsasargira joan ginen, eta hori bidai guztitik gehien gustatu zitzaidana izan zen.

 

Azken egunean oso goiz esnatu ginen berriro eta autobusez bueltatu ginen etxera.


Utzi iruzkina: