Kirola nire bizitzan

No profile photo Distira guztiak ez dira urre | 2019-05-22 18:17

Oso txikia nintzenetik asko gustatu zait kirola egitea. Niretzat kirola egiteak deskonektatzea da, modu sano batean eta ondo pasatzen. Niri pertsonalki asko erlaxatzen dit kirola egitea, nekatzen naizelako eta gero deskantzatzeko gogo gehiagorekin nagoelako, eta kirola egin ostean askoz lasaiago egoten naiz normalean.

 

Bost urterekin hasi nintzen kirol bat entrenatzen. Hau judoa izan zen, eta bi aldiz astean entrenatzen nuen. Hasieran entretenigarria iruditzen zitzaidan, baina bi urte pasata aspertu egin zitzaidan eta ustea erabaki nuen. Zazpi urterekin tenisera jolasten hasi nintzen ikastolan, eta asko gustatu zitzaidan. Nire ikastolako irakasle bat teniseko talde batean klaseak ematen zituen eta ia entrenatzera probatu nahi nuen esan zidan, eta nik, poz-pozik baietz esan nion. Hasieran Txurdinagan hasi nintzen entrenatzen, baina bi urte beranduago San Ignaziora joaten hasi nintzen. Entrenatzeaz aparte, liga moduko bat jokatzen nuen, eta aldi berean, hainbat torneo jokatu nituen. Hamaika urterekin pixka bat aspertzen zidan jolastea, eta hurrengo urtean, tenisa utzi nuen.

 

Oso txikitatik futbolean aritzea asko gustatu zait, baina hamabi urte izan arte (tenisa utzi nuenean) ez nuen talde batean jokatu. Nire lehenengo taldea Txurdinaga izan zen, eta bertan bi urte egon nintzen. Ez ginen oso onak eta normalean partiduak galtzen genituen, baina nik oso ondo pasatzen nuen. Gero, nire amak Sopelara joan zenean bizitzera Gorliz futbol taldera joan nintzen. Lehenengo urtean hirugarrenak geratu ginen ligan eta aurten irabazi dugu! Oso pozik nago taldean eta espero dut urte batzuk gehiago egotea.

 

Hau ni eta kirolen arteko harremana nire bizitzan izan da. Kirolari bat eginda nago!


Utzi iruzkina: