Beti erdi beteta dagoen botila

No profile photo Distira guztiak ez dira urre | 2019-05-03 08:55
1

Bazen behin 16 urteko Joan izeneko mutil bat. Joanek mutil altua eta azkarra zen, begi marroiak eta ile kizkurra zuen. Ondo janstea gustazen zitzaion eta asko gustatzen zitzaion kirolak egitea, musika entzutea eta bere lagunekin egotea. Berarentzat bakoitzak bere zoroa bizi behar zuen, eta bera bere bizitza bizi nahi zuen gustatzen zitzaizkion gauzak egiten, besteei ez gustatu arren.

Mutila bere familiarekin bizi zen, egun batzuk bere aitarekin eta beste batzuk bere amarekin, bananduta zeuden eta. Izan ere, bera pozik zegoen biekin bizi ahal zuelako, hau da, bere egoeraren alde onak ikusten saiatzen zen, batzutan triste sentitu arren. Eta hau bere bizitzako gauza guztiekin egiten saiatzen zen; gauza txarretatik gauza onak ateratzea eta zoriontsu bizitzea.

 

Mutila oso azkarra zen, baina ikasteko pixka bat alferra zen, eta eskolan egiten zituzten gauza ez zitzaizkion interesatzen. Hasieran, eskolan, nota onak ateratzen zituen oso erraza zelako eta ez zuelako ikasi behar, baina mailak igotzean bere notak jaisten joan ziren, ez zuelako lan asko egiten, eta esaten dutenez, urik barik errotarik ez dabil. Horregatik bere aitekin borroka asko izan zituen, eta bazekien ikasi behar zuela, eta nota txarrak ateratzen zituela pentsatu ordez, bere notak pixkanaka hobetu behar zituela pentsatzen zuen.

 

12 urte zituenean bere bizitzako etapa zailena bizi izan zuen, bere anaia, asko maite zionari, kantzerra diagnostikatu zioten. Hasieran bere aitak ez zioten esan kantzerra zela, mutila ez larritzeko, eta gaixotasun arraro bat zela esan zioten. Joanek ez zuen asko ulertzen, berarentzat gertatzen ari zen guztia oso arraroa zen. Bere anaiak ospitaletik etxera eta etxetik ospitalera joaten egon zen urte oso bat, eta azkenean tratamenduari ezker kantzerrari irabazi zion. Hau guztia bukatu zuenean Joanek konturatu zen bera anaiarekin denbora gehiago pasatu nahi zuela, eta txarra izan zen gauza bat beste gauza asko ikasteko balio zion.

twitter: BlogakEus

2019-05-06 09:57 #1

Ongi etorri Blogak.eus komunitatera! Animo zure ibilbide berrian!


Utzi iruzkina: