Irakasteko sistema

No profile photo Distira guztiak ez dira urre | 2019-05-22 18:16

Duela urte asko (nire aitona amonak jaio zirenetik gutxienez) umeei irakasteko sistema bat sortu zuten. Sistema hau klase batean egoten irakasle batekin azalpenak ematen eta azterketa baterako ikastean oinarritu da. Nik beti nire buruari galdetu diot ia hori gauzak ikasteko metodorik honena bada, azken batean, ia inori gustatzen zaio klasera joatea eta ikastea, eta hori ez da ona. Pertsona batek txikitatik lotzen badu ikastea klase batean egoteari edo gauzak memoriaz ikasteari, nola izango ditu ikasteko gogoak? Pertsona asko ez gustatu arren ikasten dute leku batera heldu nahi dutelako, baina zer gertatzen da nora heldu nahi duten ez dakiten pertsonekin? Zertarako balio zaie azterketa baterako ikasi, gero ahaztuko badute ez zaielako inporta?

 

Gainera, orain dela gutxi zientzialariek ikertu dute nola ikastea mugimenduan, hau da, aulki batean eserita egon gabe, hobeagoa dela eta gehiago ikasten dela modu honetan. Orduan… zergatik ematen dira klaseak aula itxita batean?

 

Ez dudan ulertzen beste gauza bat da zergaitik norbait esan behar digun zer ikasi behar dugun. Ulergarria da behartuta egotea zerbait ikastera 16 urteetaraino, bestela, imaginatu nola egongo litzateke mundua, ezer egiten ez dakiten pertsonez beteta, eta ere ulergarria da leku guztietan bizpahiru arlo derrigorrezkoak izatea (inportanteenak) baina hoberena izango zen norberak zer ikasi nahi duen aukeratzea. Horrela mundu guztia erosoago egongo zen. Ikasteko modua aldatuko balute, behar bada jendeak gehiago interesatuko litzateke haien ikasketetan.

 

Azkenean, esan nahi dudana da urte asko egon garela modu berdinean ikasten, eta nire ustez mundua ez hobetu baizik eta gero eta okerragoa dago. Inork ez du pentsatzen irakasteko moduak aldatzean?

 


Utzi iruzkina: