Gutuna lagun bati

No profile photo Distira guztiak ez dira urre | 2019-05-21 13:45

Kaixo! Zelan zaude Vicky jauna? Zelan zure lana? Eta zure neska? Beste egunean Mikel bidalitako mezua ikustean oso pozik jarri nintzen, badakizu niretzako oso inportanteak zinetela talde guztia, oso ondo pasatzen genuen eta, eta zuetaz asko gogoratzen naizela, bereziki zutaz. Gainera oso ideia ona iruditu zitzaidan, imaginatu nola jolastuko dugun guztiok 20 urte ostean… Pentsatzeaz soilik barre egiten dut! Baina zure mezua ikusi nuenean… poza amaitu zitzaidan momentu batetik bestera.

 

Zergatik ez duzu etorri nahi? Norbaitekin arazoak izan dituzu edo? Nagusiegia zaude futbol partida bat jokatzeko? Ah ez, badakit zer izan ahal den, beldurra daukazu nire kaño bat jasotzeari eta zure gerria atzean geratzeari! Jejeje, broma bat da. Badakit duela gutxi zure amarena gertatu zela baina… Ez duzu uste hau momentu on bat izan ahal dela gauza horiek ahazteko eta egun ikaragarri bat pasatzeko? Patxangaren ostean guztiok elkarrekin joango gara afaltzera eta gero diskoteka batera joan ahal gara. Gainera, ia talde osoa joango gara, Markel, Egoitz eta Adrian Madriletik etorriko dira, eta David ere. Bai, David. Gogoratzen duzu gaztelaniako irakasleari “levantate y vete” nola esaten zen galdetu zionean? Altxatu eta joan zen, bere aurpegi guztiarekin. Guztiak barreka hasi ginen, eta Davidek ez zen klasera bueltatu egun guztian, eta gero informe bat jarri zioten. Merezita zeukan. Eta zuk eta nik Davideri entrenamenduan arropa aldageletatik kanpo utzi genionean? Biluzik atera zen arroparen bila. Edo 15 urterekin liga txapelketa irabazi genuenean? Oso momentu onak pasatzen genituen, eta zutaz asko gogoratzen naiz. Horregatik gustatuko litzaidake zu etortzea, eta gogoratzen ez ditudan istorioak gogoraraztea. Zuk ez bazara etortzen ez da berdina izango… talde guztia egon behar gara! Entrenatzaileak etorriko dira ere!

 

Mesedez, pentsa ezazu eta mezu bat idatzi bueltan.

 

Besarkada bat, Joan.


Utzi iruzkina: