Digitalaren inguruko aipuak eta solasak <- AA eta teknologia digitala, ikuspegi kritiko, konplexu eta feministatik begira
Oro har, Adimen Artifiziala (AA) entrenatzeko hiru datu mota daude: web-datu gordinak, AA entrenatzeko bereziki diseinatutako adibideak eta giza-iritziak, hau da, AAren errendimenduari buruz jendeak eginiko balorazioak. AA web-datu gordinekin soilik entrenatzen badugu, eta datu horiek sarbide librekoak badira, emaitzak ez dira onak izango, datu horiek arrazakeriaz, sexismoz eta informazio okerrez beteta daudelako. Asko edo gutxi erabilita, zaborra sartzen bada, zaborra aterako da. AA sistemarik onenak eta berrienak giza-operadoreek sortu eta baloratzen dituzten bigarren eta hirugarren datu motetan oinarritzen dira. Testu espezializatuak idatzi, AA horiekin elikatu eta gero AAri etengabeko balorazioak emateko tutore humanoak kontratatzea bezalako zerbait da. Oro har, datu hauek itxiak dira, dozenaka milioi dolar balioko luketenak. Ez dakigu zer dagoen atzean, baina irekiak eta sarbide publikokoak izan beharko lukete, aztertu ahal izateko eta hainbat arau eta balio betetzen dituztela ziurtatzeko... Aro berri batean sartzen ari gara, non AA ia espezie intelektual berri baten modukoa den, gizakiez bestelako indarguneak eta ahuleziak dituena. AA boteretsu hau sostengagarria eta humanista izan dadin, sen onean, arauetan eta balioetan entrenatu behar dugu. (Yejin Choi, Zergatik den adimen artifiziala izugarri azkarra, baina era harrigarrian hain leloa, TED, 2023).
Teknologia, gaur egun, diseinatuta dago desberdinkeria sozialaren statu quo-a mantentzen laguntzeko, baita jendarte kontsumista, misogino, arrazista, kapazitista, genero bitar eta heteropatriarkalaren arauak ere. (The oracle for transfeminist technologies)
Botere harremanak gizarte lotura guztietan dauden harremanak dira. Horiek nola egituratzen diren ulertzeko, interesgarria suertatzen da intersekzionalitateak eskaintzen duen azterketari erreparatzea. Izan ere, menderakuntza ardatz desberdinek biolentzia modu zehatzak nola eragiten dituzten ulertzeko gakoak eskaintzen ditu. Analisia estrukturalki egiten bada, eta menderakuntza ardatz desberdinen sorrera prozesu historiko gisa plantatzen bada, ez da politika identitarioaren logika indibidual eta esentzialista birsortzen (Rodó-Zárate hemen: Eva Pérez-Pons Erresistentziarako gorputzak: bollerak, Lisipe, Susa literatura, 2023)
Iruzkinak
Utzi iruzkina: